Ühaitza

Ühaitza
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera54 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°24′08″N 0°58′27″W / 43.4022°N 0.9742°W / 43.4022; -0.9742
Hidrografia
Ibaiadarrak
ikusi
  • Apouhoura (en) Itzuli
    Apoura (en) Itzuli
    Arangoreneko erreka
    Batasse (en) Itzuli
    Larraineko ühaitza
    Aphura
    Lauhiraze (Ühaitza)
    Latsübi
    Santa Graziko ühaitza
Arroaren azalera627 km²
Arro hidrografikoaAdour basin (en) Itzuli
IturburuaLigi-Atherei
Bokalea
()
Oloroeko uhaitza
Oloroeko uhaitzarekiko lotunea.

Ühaitza[1] Zuberoako eta Bearnoko uhaitz edo ibai bat da, Oloroeko uhaitzaren ibaiadar nagusia.

Izena

Zubereraz, uhaitz izenak «ibai» esan nahi du, eta hortik datorkio izena ibaiari. Uhaitz Handi ere deitu izan zaio.

Frantsesez Le Saison edo gave de Mauléon (Mauleko uhaitza) du izena. Lehen izen horren antzinako forma (Cassiniren mapan aurkitua) Gaison zen, euskarazko izenetik hartua. Gaison, berriz, Saison[2] bihurtu zen, frantsesezko saison («urtaro») izenarekin duen antzekotasunaren eraginez.

Geografia

Ühaitz ibaia Ligi-Atherei udalerrian jaiotzen da, Larraineko ühaitza eta Santa Graziko ühaitza ibaiek bat egitean, 288 metroko altueran. Larraineko ühaitzaren luzera (Ühaitzaren bi ibaien artean luzeena) osoa gehituz gero, ibaiaren luzera osoa 72,1 kilometro da, Larraineko ühaitza Iratzabaletan jaiotzen baita.[3]

Santa Graziko ühaitzaren ibilbidean, berriz, laugarren aroan izandako glaziar baten eta karsten eraginak nabariak ziren. Bertan Kakuetako arroila famatua dago.

Atharratze-Sorholüzen zeharkatzean Aphura erreka datorkio, bere ibaiadar nagusia dena. Lauhire eskualdean dagoen Autevielle-Saint-Martin-Biderenen Oloroeko uhaitzarekin lotunea du.

Zeharkatutako udalerriak

Ibaiadarrak

Ibai biek Larraineko ühaitza (Orhin jaioa eta 20 km dituena) eta Santa Graziko ühaitza (15,1 km dituena) osatuta badago, baditu zenbait ibaiadar:

Uhaldea Izena Luzera (km.)
Eskumaldea Aphanixe 6,2
Ezkerraldea Elgabarrena edo Üthürrotxa
Eskumaldea Aphanize 10,1
Ezkerraldea Ihiaga edo Jaga 1,9
Ezkerraldea Aphura 18
Ezkerraldea Gesalea 4,6
Eskumaldea Ibarra edo Ihitzarte erreka 5.4
Ezkerraldea Apuhura 10.7
Ezkerraldea Arangoreneko erreka 12,5
Ezkerraldea Urgorri 5
Ezkerraldea Akharrabia
Ezkerraldea Oihanako erreka edo Borlas 8,8
Eskumaldea Latsübi 11,3
Ezkerraldea Barlako erreka edo Aphura 16,7
Ezkerraldea Lauhiraze 15,4

Hidrologia

Ühaitzaren emaria 42 urtez, 1967 eta 2008 artean, ikertua izan da Maule-Lextarren[4]. Ikertutako azalerak 480 km² ditu, hau da, ia arroaren %100a.

Batez besteko emaria 24,4 segundokoa bada ere, urtaroz urtaro aldatzen da: neguan eta udaberrian 37,7 eta 38,1 m³/s artean dago (gehienezko bi izanik: lehenengoa abendu-urtarrilean, eta bigarrena apirilean); maiatzatik irailera, emaria gutxituz doa, eta urteko gutxienekoa abuztuan dauka: 8,12 m³/s izanik.

Ühaitzaren batez besteko emariak (/s), Maule-Lextarren neurtuak
Datuak: 1967 eta 2008 artean

Historiako momentuzko gehienezkoa 522 m³/segundokoa zen 1994ko abenduaren 1ean, egunekoa, berriz, 515 m³/segundokoa zen, 1992ko ekainaren 17an lortua.

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Ühaitza
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1571063
  • Commonscat Multimedia: Saison / Q1571063

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 57144647638844480716
  • Lekuak
  • TGN: 1129415
  • Wd Datuak: Q1571063
  • Commonscat Multimedia: Saison / Q1571063

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. Sazo 1538an, le Gabe du Sazon 1674an.
  3. SANDRE datu-basea
  4. Banque Hydro - Station Q7322510
  • i
  • e
  • a
500 km >
300 km >
Arros • (Douze) • Gabas • (Paueko ibaia) • (Oloroeko uhaitza) • LuyMidouze
100 km >
Alarikoren ubideaBiduze • (Bouès) • ÉchezErrobi • (Ühaitza) • LéezLouts • (Luy de Béarn)
50 km >
Bahus • (Baïse de Lasseube) • (Bez) • Estéous • Harana • (Larcis) • (Lihurri) • Louet • (Ousse) • (Ouzoum)
30 km >
(Aïgue Longue) • (Arberoa) • Ardanabia • (Arzubi) • Aturri Lesponnekoa • (Aubin) • (Ayza) • (Baniou) • (Barlako erreka) • (Baysère) • (Behotegi) • Bergons • (Biarré) • Broussau • (Bruscos) • (Carbouère) • (Ezterengibel) • (Gabassot) • (Géline) • (Gest) • (Goua de Michou) • (Hillans) • Uhaitz batuak • (Laas) • (Lakako erreka) • (Landistou) • Lapalud eta Jarraseko ubidea • (Laps) • (Larraine) • (Larritou) • (Lasset) • (Latsa) • (Laudon) • (Lauirase) • (Lestarrès) • (Lisau) • (Lombré) • (Lourrou) • (Luzerte) • (Midou) • (Minhurrieta) • (Moulingo ubidea) • (Oursoû) • Oussouet • (Pagolako uhaitza) • (Patarena) • (Petit-Lées) • (Rieutort) • (Riumayou) • Saget • (Souy) • (Uhaitxa) • (Urloko erreka) • (Uzan) • (Vert) • (Xuhukoa) • (Zirikolatzeko erreka)
Luzera
ezezaguna
Aturri Payollekoa • (Bruscos) • (Lata) • (Léès) • (Lis) • (Luy de France) • (Luzoû) • (Olhadoko erreka) • Ourden • (Zürkhatsegi) .
Oharra: Ibaiadarren ibaiadarrak, parentesi artean.