1969ko Euskal Herriko Itzulia

1969ko Euskal Herriko Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa9. Euskal Herriko Itzulia
Datakapirilak 16 – 1969.eko apirilak 20
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaEibar
Helduera-lekuaEibar
Emaitzak
TxapeldunaFRA Jacques Anquetil (BiC)
TxapeldunordeaEU Francisco Gabika (Fagor)
HirugarrenaESP Mariano Díaz (Fagor)
Puntukako sailkapenaEU Txomin Perurena (Fagor)
Eskalatzailerik onenaFRA Raymond Poulidor (Mercier-BP-Hutchinson)
◀19351970▶
Dokumentazioa

1969ko Euskal Herriko Itzulia txirrindularitza lasterketa honen 9. edizioa izan zen. 1969ko apirilak 16 eta 20 artean ospatu zen. 891 kilometro egin ziren 5 etapatan banatuta.

Edizio honetan bi talde espainiarrek (KAS eta Fagor) eta bi talde frantsesek (Bic eta Mercier) parte hartu zuten, 39 parte-hartzailerekin orotara, horietatik proba 36k amaitu zutelarik.

Garailea Jacques Anquetil handia izan zen, profesional bezala bere azken garaipen handia lortu zuena 35 urterekin, erretiratu zen urtean.

Aurreko pausoak

1936 eta 1968 arteko urteak

Azkenik, 1936ko edizioa bertan behera utzi behar izan zen Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz, hasieran atzeratzea pentsatu bazen ere, gertatzen ari ziren gertakariekin bertan behera uztea beste erremediorik ez zen geratu.

Gerra Zibila amaitu ondoren eta beronen emaitza kontuan hartuta, txirrindularitza proben egutegitik kendu zen Euskal Herriko Itzulia. Berau jarraitzeko saiakera ugari egon bazen ere, Donostiatik zein Bilbotik, batek ere ez zuen arrakastarik izan.

Denbora horretan beste proba batzuk egon ziren, Iparraldeko Zirkuitua eta Bilboko Udala Sari Nagusia kasu, Euskal Herriko Itzuliaren izpiritua bizirik mantentzen zutena, proba hauek Euskadiko mugetatik kanpo irteten baitziren.

Dena dela, 1952an sortu zen Eibarko Bizikleta, berau benetako Euskal Herriko Itzuli bat bazelarik, bertako etapetan penintsulako euskal lurralde osoa zeharkatzen baitzen. Baina hori bai, behin 1960ko hamarkadaren amaiera iritsitakoan, uneko txirrindularirik hoberenen kontratazioa eta lasterketaren beraren antolakuntzak antolatzaileek aurre egiterik izan ez zuten gehiegizko kostua suposatzen zuten.

Beraz, konponbiderik egokiena gainontzeko Euskal Herriko enpresa eta erakundeak tartean sartzea zen, arazo ekonomiko horiek gainditzeko, eta, Manuel Serdanen ekimenez, "Eibarko Bizikleta" 1969an "Euskal Herriko Itzulia-Eibarko Bizikleta" deitzera pasa zen. Donostiako La Voz de España egunkariak ekimena babestu zuen eta babesle nagusi bilakatu zen. Elkarte honek lau urte iraun zuen, 1973 arte. Bi proben palmaresa ez konprometitzeko, urte hauek Euskal Herriko Itzuliari dagozkion urtetzat hartzen dira.

1969

Behin betiko, aurreko ediziotik hogeita hamalau urte pasa ondoren, Euskal Herriko Itzulia birsortu zen, Eibarko Bizikletarekin elkartuta lehen aipaturiko arrazoiak medio. Parte hartu zuten taldeak lau baino ez ziren izan, espainiar taldeetako bat zen Karpyrekin akordio ekonomiko batera ez baitzen iritsi, eta, gainera, herbeheretar taldea zen Willem II azken orduko baja izan zen. Hala, beraz, KAS eta Fagor talde euskaldunek eta Bic eta Mercier talde frantsesak izan ziren proban parte hartu zutenak.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Etapa garailea Sailkapen nagusiko liderra
1. etapa 1969ko apirilak 16 Eibar - Gasteiz 185 Michael Wright Michael Wright
2. etapa 1969ko apirilak 17 Gasteiz - Iruñea 203 Joaquim Galera Joaquim Galera
3. etapa 1969ko apirilak 18 Iruñea - Donostia 171 Luis Ocaña Joaquim Galera
4. etapa (1. Sek.) 1969ko apirilak 19 Donostia - Gernika 118 Raymond Riotte Joaquim Galera
4. etapa (2. Sek.) 1969ko apirilak 19 Gernika - Bilbao 43 Raymond Poulidor Jacques Anquetil
5. etapa 1969ko apirilak 20 Bilbo - Eibar 171 Txomin Perurena Jacques Anquetil

Sailkapenak

Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Jacques Anquetil elastiko horia, sailkapen orokorreanFRA FrantziaBiC25 o 22 min 05 s
2. Francisco Gabika EU Euskal HerriaFagor+ 32 s
3. Mariano Díaz ESP EspainiaFagor+ 40 s
4. Gregorio San Miguel EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 1 min 06 s
5. Eduard Castelló i Vilanova ESP EspainiaKas-Kaskol+ 2 min 57 s
6. Luis Ocaña ESP EspainiaFagor+ 3 min 59 s
7. Raymond Poulidor FRA FrantziaMercier-BP-Hutchinson+ 4 min 08 s
8. Joaquim Galera ESP EspainiaFagor+ 4 min 19 s
9. Txomin Perurena EU Euskal HerriaFagor+ 6 min 59 s
10. Eusebio Vélez EU Euskal HerriaFagor+ 8 min 32 s
11. Michael Wright GBR Erresuma BatuaBiC+ 10 min 10 s
12. Carlos Etxeberria EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 10 min 43 s
13. José Pérez-Francés ESP EspainiaBiC+ 11 min 42 s
14. Andrés Gandarias Albizu EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 11 min 44 s
15. Luis Zubero EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 12 min 37 s
16. Antonio Gómez del Moral ESP EspainiaKas-Kaskol+ 12 min 45 s
17. Aurelio González EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 12 min 45 s
18. José Manuel López ESP EspainiaFagor+ 14 min 07 s
19. José Antonio Momeñe EU Euskal HerriaFagor+ 14 min 07 s
20. Santiago Lazkano EU Euskal HerriaKas-Kaskol+ 15 min 57 s


Puntukako sailkapena
1. Txomin Perurena FAG 23 puntu
2. Michael Wright BIC 43 puntu
3. Gregorio San Miguel KAS 49 puntu


Mendiko sailkapena
1. Raymond Poulidor MER 27 puntu
2. Luis Ocaña FAG 24 puntu
3. Carlos Etxeberria KAS 21 puntu


Tarteko helmugetakoa
1. Mariano Díaz FAG 6 puntu
2. Michael Wright BIC 6 puntu
3. José Antonio Momeñe FAG 5 puntu


Taldekako sailkapena
1. Fagor 76h 02' 20s
2. Kas 18' 50 segundora
3. Bic 24' 30 segundora
4. Mercier 41' 32 segundora


Aurrekoa
1935eko Euskal Herriko Itzulia
Euskal Herriko Itzulia
1969ko apirilak 16 eta 20 artean ospatua
Ondorengoa
1970eko Euskal Herriko Itzulia

Kanpo estekak

  • 1969ko Euskal Herriko Itzuliko sailkapenak
  • 1969ko Euskal Herriko Itzulia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9094966
  • Wd Datuak: Q9094966