2010eko Wimbledon txapelketako Mahut-Isner partida
2010eko Wimbledongo txapelketan, ekainaren 22a eta 24a artean, John Isner estatubatuar tenislariak eta Nicolas Mahut frantziar tenislariak elkarren artean tenisaren historiako partidarik luzeena jokatu zuten, bai denboraz (11 ordu eta 5 minutu)[1] zein jokatutako joko kopuruaz ere (183). Azkenik, Isner 6–4, 3–6, 6–7(7), 7–6(3), 70–68 markagailuaz nagusitu zen.
Bi jokalariek jokatutako partida honetan teniseko errekor ugari hautsi zituzten.
Partidaren xehetasunak
Partida All England Lawn Tennis and Croquet Club kirol-elkarteko 18. pistan jokatu zen. Bosgarren setak 8 ordu eta 11 minutu iraun ditu, garai guztietako luzeena izan delarik. Izatez, set hau ordura arte jokatutako partida luzeena baino luzeagoa izan da.
Partida 2010eko ekainaren 22an hasi zen. Lau set igaro ondoren argi falta zela eta, hurrengo eguna arte atzeratu beharra izan zen.[2] Behin Ekainaren 23an hasi eta gero, historia guztiko partidarik luzeena bilakatu zen. Egun horretan 14 linespeople delakoez osatutako bi talde eta 28 pilota-jasotzaileez osatutako lau talde partidan laguntzeko asmoz pistan atera eta sartuz jo eta ke ibili ziren.
Ekainaren 23ko 20:13etan partida bosgarren setean 59-59 markagailurekin zioan unean bigarrengo aldiz atzeratu zen. Partida hurrengo egunean berriz hasi zen, azkenean markagailua 70-68 gelditu zelarik.
Set | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 |
---|---|---|---|---|---|
Nicolas Mahut (Q) | 4 | 6 | 79 | 63 | 68 |
John Isner (23) | 6 | 3 | 67 | 77 | 70 |
Iraupena | 32 min | 29 min | 49 min | 64 min | 491 min |
Partidaren estatistikak
- Wimbledongo webgune ofizialetik[3]
Isner | Estatistika | Mahut |
---|---|---|
478 | Puntuak guztira | 502 |
92 | Irabazitako jokoak | 91 |
246 | Irabaziak | 244 |
62 | Nahigabeko akatsak | 60 |
112 | Ace-ak | 103 |
Erreferentziak
- ↑ Nekatu dira azkenenean. John Isnerrek eta Nicolas Mahutek tenisaren historiako partidarik luzeena jokatu dute 11 ordu eta bortz minutu hiru egunetan banatuta.. Berria egunkaria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Partida luze zihoan, hiru ordu inguru, eta iluntzen hasi zuenez, norgehiagoka hurrengo egunera arte gibeleratu zuten.. Berria egunkaria.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Wimbledon Official Website Match Statistics
Kanpo estekak
- 2010eko Wimbledon txapelketako Mahut-Isner partidari buruzko orrialdea eta datuak. Berria egunkaria[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q30801
- Multimedia: Isner–Mahut match at the 2010 Wimbledon Championships / Q30801