Stade Geoffroy-Guichard edukiera: 42.000 lagun inaugurazioa: 1931
Presidentea
Bernard Caïazzo eta Roland Romeyer
Entrenatzailea
Claude Puel
Liga
Ligue 1
2021-22
18.a (jeitsi da)
Webgunea
Webgune ofiziala
Etxekoa
Kanpokoa
AS Saint-Etienne (ASSE) Frantziako futbol talde ezagunenetakoa da, Saint-Étienne hirikoa. Frantziako Liga txapelketa gehien eskuratu dituen taldea da. Etxeko partidak Geoffroy-Guichard estadioan jokatzen ditu.
Etxeko partiduak Stade Geoffroy-Guichard estadioan jokatzen ditu.
Historia
1919an sortu zuten Groupe Casino supermerkatuko langileek. Supermerkatu kate honen kolorea berdea zen. Liga sortu zenean bigarren mailan jokatzen hasi zen. 1939an lehen mailara igotzea lortu zuen baina urtebete egin zuen bertan Bigarren Mundu Gerra hasi baitzen.
Lehenengo saria Charles Drago kopa izan zen, 1955ean eta bi urte beranduago iritsi zen lehenengo Liga titulua. 60. eta 70. hamarkadan Frantziako talde nagusia izan zen 8 Liga eta 6 Kopa irabazi baitzituen. Oraindik ere Liga txapelketa gehien duen taldea bada ere, azkenengo garaipena 1981ekoa du.
2013an Ligako Kopa irabazi zuen. Hurrengo denboraldietan taularen erdi-goi ldean ibili zen. 2022an 18. egin eta maila galdu zuen.