Aci Trezza
Aci Trezza | |
---|---|
frazionea | |
Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Catania |
Italiako udalerri | Aci Castello |
Posta kodea | 95021 |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°33′42″N 15°09′27″E / 37.561546°N 15.157492°E / 37.561546; 15.157492 |
Altuera | 12 m |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 095 |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 |
Aci Trezza (sizilieraz: 'a Trizza) Siziliako (Italia) hego-ekialdeko herri bat da, Aci Castello udalerriaren parte bat. Cataniatik 10 kilometrotara dago, eta 5.000 biztanle ditu. Joniar itsasoaren kostaldean kokatua, itsas aktibitatezko historia luzea du. Italiar askoren udako oporleku da. Herriko patroia San Joan Bataiatzailea, eta haren jaia ekainaren 24an ospatzen da.
Ziklopeen uharteak
Aci Trezzaren kostaldean, zutabe formako hiru uharte daude. Tokiko kondairak dioenez, Odisean ziklopeek Ulisesi jaurtikitako harriak dira. Ziklopeek ola bat omen zuten, Etna mendiaren magalean, geroago herriaren ingurura aldatu zutena.
Erreferentzia kulturalak
Giovanni Vergaren eleberria I Malavoglia Aci Trezzan girotuta dago.
1948an, Luchino Viscontik Aci Trezzan egin zuen La terra trema film neorrealista, VergarenIMalavoglia nobelan oinarritua. Aktoreak ez ziren profesionalak, baizik eta tokiko biztanleak. Film horri museo bat eskaini zioten herrian, gau egun filmeko parte hartzaileetako batek zuzendua.
Iruditegia
-
Aci Trezzako arrain-lonja -
Ziklopeen uharteak -
Ziklopeen uharteak eguzki-sarreran -
Arrantza-portua -
Kai-muturra eta Latxea uhartea -
Aci Trezzako panoramika -
Forma basaltikoak. Ziklopearen itsasertza -
Magna Graecia
Kanpo estekak
- (Italieraz) Catania hiriko webgune ofiziala
- Datuak: Q341300
- Multimedia: Aci Trezza / Q341300