Adi Emakumeak Elkartea

Adi Emakumeak Elkartea
Kokapena
Historia eta erabilera
Irekiera1994

Adi Emakumeak Taldea 1994an sortu zen Urduñan (Bizkaia).

Ibilbidea

Elkartea 1994an sortu zen,[1] eta 2010ean talde feminista bihurtu zen. Helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzea da.

Taldeak hitzaldi eta tailer ugari antolatzen ditu, denak feminismoari eta berdintasunari lotutakoak.[2] Era berean, Tartekari Sarean parte hartzen dute,[3] genero indarkeria kasuak detektatu eta bideratzeko Sarean eta Aiaraldeko Mugimendu Feministako partaide dira. Horren barruan, jaietan, eraso matxistei aurre egiteko protokoloa dute.[4]

Gainera, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan kolaboratzen dute, gainerako elkarte eta erakundeekin batera.

Kanpo estekak

  • Adi Emakumeak Taldea Facebooka
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q75046840
  • Wd Datuak: Q75046840

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «ASOCIACIÓN SOCIO-CULTURAL ADI EMAKUME TALDEA» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  2. «Ayuntamiento de Orduña - Aún quedan plazas libres en el curso de cine organizado por Adi Emakumeak» www.urduna.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Aiaraldea. (2017-11-06). «Adi Emakumeak eta Matxintxuren sarea prest indarkeria matxistaren aurka ekiteko» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  4. «"Eraso matxisten aurkako protokoloa" eta udako ekimenak aurkeztu ditu Aiaraldeko Mugimendu Feministak - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).