Aingeruen Andre Maria monasterioa
Aingeruen Andre Maria monasterioa | |
---|---|
Komentuaren fatxada barroko bikaina Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 43°10′N 1°29′W / 43.17°N 1.48°W / 43.17; -1.48 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1737 |
Arkitektura | |
Aingeruen Andre Maria monasterioa klaratarren ordenako komentu barrokoa da, Arizkunen dagoena, Nafarroa Garaiko Baztan bailaran. Nafarroako Ondare Historiko gisa izendatua eta sailkatua dago.
Kokalekua
Arizkungo herriguneko Txuputo karrikan dago, San Joan Bataiatzailearen elizatik hurbil.
Historia
Juan Bautista Iturraldek, Murillo el Cuendeko markesak, eta haren emazte Manuela Munarrizek sortu zuten klaratarren komentu hau. Iturraldek 30.000 dukadu baino gehiago bidali zituen Madrildik bere jaioterrira komentuaren eraikuntza ordaintzeko. Eraikuntza lanak 1731eko ekainaren 19an hasi ziren, Fausto Manso madrildar maisuaren diseinuari jarraituz, Erriberriko Juan Aldariaga frantziskotarraren eta Burgosko Francisco de Luis Gómezen laguntzarekin. Ezkurra anaiak, sortzez Donibane Lohizunekoak, arduratu ziren lana egiteaz. Monasterioa 1737an amaitu zen[1].
Eraikina
Eraikin honen elementu aipagarriena Arizkungo kaletik bertara sartzeko duen atari ikusgarria da, apainduri eta irudiz ongi horniturik dagoena.
Erreferentziak
- ↑ Convento de Nuestra Señora de los Angeles, Arizkun. unav.es (Noiz kontsultatua: 2016-9-2).
Kanpo estekak
- Arizkungo Aingeruen Andre Mariaren komentuari buruzko orrialdea, arizkun-baztan.blogspot.com
- Datuak: Q12252926
- Multimedia: Arizkun / Q12252926