Aitortu beharreko gaixotasun
Aitortu beharreko gaixotasunak, edo adierazi beharreko gaixotasunak, osasunaren profesionalek osasun-agintaritzari jakinarazi behar dizkioten gaixotasun infekziosoak dira. Ikuspuntu epidemiologiko batetik garrantzi handikoa baita gaitz infekzioso batzuen behaketa etengabea, horrek ahalbidetzen duelako gaixotasun baten hedapena eta larritasuna ikustea, eta neurri erangikorrak hartzea balizko agerraldiak agertzean [1].
Aitortu beharreko gaixotasunak aldakorrak dira herrialdeen arabera, baina horietako batzuk ia zerrenda guztietan agertzen dira. Hego Euskal Herriko kasuan, hauek dira osasun-agintaritzari (Osakidetzari eta Osasunbideari) jakinarazi beharreko gaitzak:
Euskal Autonomia Erkidegoa [2]
- Botulismoa
- Sukar tifoidea eta paratifoidea
- Listeriosia
- Shigellosia
- E. Coli O:157:H7
- A Hepatitisa
- B Hepatitisa
- C Hepatitisa
- Gripea
- Legionelosia
- Meningitis tuberkulosa
- Tuberkulosia
- Gonorrea
- Sifilisa
- Haemophilus influenzae
- Gaixotasun meningokozikoa
- Parotiditisa
- Kukutxeztula
- Barizela
- Gaixotasun neumokozikoa
- Chikungunya
- Dengea
- Paludismoa
- Zika
- Bruzelosia
- Q sukarra
- Hidatidosia
- Leishmaniasia
- Leptospirosia
- Trikinosia
- Tularemia
Nafarroako Foru Erkidegoa [3]
- Botulismoa
- Sukar tifoidea eta paratifoidea
- Listeriosia
- Disenteria
- Kolera
- A Hepatitisa
- B Hepatitisa
- C Hepatitisa
- Gripea
- Legionelosia
- Meningitis tuberkulosa
- Tuberkulosia
- Gonorrea
- Sifilisa
- Haemophilus influenzae
- Gaixotasun meningokozikoa
- Parotiditisa
- Kukutxeztula
- Barizela
- Gaixotasun neumokozikoa
- Difteria
- Poliomielitisa
- Errubeola
- Elgorria
- Tetanosa
- HIESa
- Paludismoa
- Sukar horia
- Tifus exantematikoa
- Izurri bubonikoa
- Amorrua
- Karbunkoa
- Bruzelosia
- Q sukarra
- Hidatidosia
- Leishmaniasia
- Leptospirosia
- Trikinosia
- Tularemia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q314676