Akenio
Akenio bat fruitu lehor bat da, hazi bakarrekoa eta indehiszentea, non perikarpoa ez dagoen haziarekin bateratua.
Hitza grezieratikoa da: ἀ, a ukatze aurrizkia + χαίνειν, khainein zabaldu, fruituaren indehiszentzia dela-eta.
Akenioa eratzen da karpelo bakarretik edo anizkoitzetik (poliakenioa).
Akenioak hegaxkak baditu, samara deritzo, astigarra esaterako.
Adibideak
Akenioak dira esaterako landare hauen fruituak: urrebotoia, artobeltza, txarpoila eta cannabisa.
Marrubien akenioak hazitzat jotzen dira batzuetan, baina berez akenio-multzo bat da, eta jaten den mamia ehun osagarria.
Arrosak ere akenioak ekoizten ditu. Fruitu bakoitzak akenio batzuk eratzen ditu.
Ikus, gainera
- Samara
Kanpo estekak
- Datuak: Q14714
- Multimedia: Achenes / Q14714