Altamirako jauregia

Altamirako jauregia
Kultura ondasuna
cultural heritage in Alicante
Ikuspegi orokorra
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakBaix Vinalopó
UdalerriaElx
Koordenatuak38°16′04″N 0°41′55″W / 38.2678°N 0.6986°W / 38.2678; -0.6986
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1500
ErabiltzaileaMuseu Arqueològic i d'Història d'Elx (en) Itzuli
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0001292

Altamirako Gaztelu-Jauregia (gaztelaniaz: Palacio de Altamira; katalanez: Palau d'Altamira) edo Jaurerriaren Alkazarra (gaztelaniaz: Alcázar de la Señoría), Vinalopó ibaiaren ertzean dago, Alacanteko probintziako Elx hiriaren erdian.[1]

Historia

Altamirako gaztelu-jauregia edo Jaurerriaren Alkazarra, XV. mende amaieran eraiki zuen Gutierre de Cárdenas noble gaztelarrak, hiriko lehen jauna izan zena, Koroara Errege Katolikoekin itzuli ondoren, bere ohiko egoitza bihurtuz. Hala ere, litekeena da XII. edo XIII. mendeko aurreko eraikin baten gainean eraiki izana, aurreko eraikin hau, harresituriko hiribildu almohadearen defentsen zati izango zelarik. Altamirako kondeen jabetzakoa izan zen.

Ezaugarriak

Bere oinplanoa poligonala da, eta bere elementurik bikainenak, lauki formako dorre nagusi solidoa eta bere izkinak babesten dituzten dorre zilindrikoak dira.

Gaur egun

Gaur egun zaharberritua eta kontserbazio egoera bikainean dago, bertan, Elxeko Arkeologia eta Historia Museoaren egoitza dagoelarik, Alejandro Ramos Folqués elxetar arkeologoak sortu zuena.

Erreferentziak

  1. Ramos Fernández, Rafael; Ramos Folqués, Alejandro; Muñoz Fernández, Justo. (1989). Historia de Elche. Alacant: Diario Información ISBN 84-404-4777-9..


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3751737
  • Commonscat Multimedia: Altamira Castle-Palace / Q3751737

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 316431811
  • BNE: XX4888777
  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0001292
  • IGPCV: 03.065-9999-000005
  • Wd Datuak: Q3751737
  • Commonscat Multimedia: Altamira Castle-Palace / Q3751737