Ametsus Emakume Elkartea
Ametsus Emakume Elkartea | |
---|---|
Kokapena | |
Ametsus Emakumeen Elkartea Okondon (Araba) sortu zen 1991n.
Ibilbidea
Ametsus Emakumeen Elkartea 1991n sortu zen herriko emakumeen jabekuntza eta parte hartzea bultzatzeko eta emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko.[1]
Elkartea sortu zenetik ikastaroak, tailerrak eta irteerak antolatu dituzte: eskulanak, emakumeen eskubideei buruzko hitzaldiak, betiere emakumeen beharretara egokituta eta beraientzako espazioa erraztuz.[2]
Sare lanari dagokionez, Okondo Berdintasunaren Alde Foroan hartzen dute parte. Era berean, martxoaren 8ko eta azaroaren 25eko kanpainetan kolaboratzen dute.[3]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «DE MUJERES AMETSUTS» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «Ametsuts emakume elkartearen 29. urteurrena ospatu dute - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «AZAROAK 25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO EGUNA OKONDON» www.okondokoudala.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
Kanpo loturak
- Ametsus Emakumeen Elkartea Facebooka