Amiral zuri

Amiral zuri
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaLepidoptera
FamiliaNymphalidae
LeinuaLimenitidini (en) Itzuli
GeneroaLimenitis
Espeziea Limenitis camilla
Linnaeus, 1764
Datu orokorrak
OstalariaLonicera periclymenum, Lonicera maackii, Lonicera xylosteum, Lonicera tatarica eta Lonicera gibbiflora

Amiral zuria (Limenitis camilla) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa. Eurasia iparraldean bizi da, Iberiar erdiuhartetik hasi eta Japoniaraino.

Deskribapena

Tximeleta handia da, 60-65 mm-ko hego zabalera du. Kolore arre iluneko hegoak ditu, eta lerro zuri zabal batek zeharkatzen ditu. Hegoen azpialdeak argiagoak dira, kolore arre-laranja eta zuria tartekatzen baitira[1].

Beldarra orlegia da, eta arantza laranja iletsuak ditu. Alboetan lerro zuri bana nabaritzen zaio.

Bizi-zikloa

Udaren amaieran emeak arrautzak jartzen ditu hostoetan. Handik beldar berdeak jaiotzen dira. Beldarrak neguan hibernatu egiten du eta udaberrian esnatzen da. Uda hasterakoan pupa sortzen du eta bi astetara helduak jaiotzen dira.

Iruditegia

  • Tximeleta goitik begiratuta.
    Tximeleta goitik begiratuta.
  • Tximeleta behetik begiratuta.
    Tximeleta behetik begiratuta.
  • Beldarra.
    Beldarra.
  • Pupa (krisalida).
    Pupa (krisalida).

Erreferentziak

  1. «Limenitis camilla on euroButterflies by Matt Rowlings» www.eurobutterflies.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-26).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q374057
  • Commonscat Multimedia: Limenitis camilla / Q374057
  • Wikispecies Espezieak: Limenitis camilla

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 77235
  • BioLib: 51623
  • Dyntaxa: 101212
  • EOL: 162556
  • Fauna Europaea: 441649
  • GBIF: 8429428
  • NCBI: 270466
  • Wd Datuak: Q374057
  • Commonscat Multimedia: Limenitis camilla / Q374057
  • Wikispecies Espezieak: Limenitis camilla