Andre Maria Zuriaren jaiak

Andre Maria Zuriaren jaiak
Zeledonen jaitsiera.
TokiaGasteiz
AntolatzaileaGasteizko Udala
MotaGasteizko jai nagusiak
HasieraAbuztuaren 4
AmaieraAbuztuaren 9
Data
DataAbuztuaren 5

Andre Maria Zuriaren jaiak Gasteizko jai nagusiak dira, abuztuaren 4tik abuztuaren 9ra ospatzen dira. 1884an hasi ziren ospatzen[1].

Arratsaldeko seietan abiatzen dira jaiak, Andre Maria Zuriaren plazan, txupinazoa botatzearekin eta Done Mikel elizaren dorretik Zeledon jaistearekin. Ondoren, Zeledonek plaza oinez zeharkatzen du, eta Done Mikel elizako balkoitik jai zoriontsuak opa dizkie denei. Abuztuaren 5eko goizean, Gasteizko blusek eta neskek lore eskaintza egiten diote Andre Maria Zuriari. Abuztuaren 7an txikien eguna ospatzen da. Eguerdian Zeledon Txikiren jaitsiera egiten da Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan, eta ondoren Zeledon Txikik eta Neska Txikik haurrak agurtzen dituzte. Abuztuaren 10eko gaueko ordu batean Zeledon atzera igotzen da Done Mikel elizaren dorrera, eta hortxe bukatzen dira jaiak.

Zeledonen jaitsiera 1957an egin zuten lehenengoz, eta harrezkero urtero egiten da.

Andre Maria Zuriaren jaiak, egunez egun

Abuztuaren 4a

Arratsaldeko seietan, txupinazoarekin batera, Zeledon jaisten da Done Mikel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara, jaiak hasi direla iragartzeko.

Gaueko hamarretan, Andre Maria Zuriaren Kofradiak farolen prozesioa egiten du. 1895ean hasitako ohitura da.

Andre Maria Zuriaren estatua, San Mikel elizaren aurrean.

Andre Maria Zuriaren eguna da. Goizeko zazpietan Auroraren prozesioa eta arrosarioa egiten da. Ondoren, goizeko bederatzietan, blusen eta nesken taldeek lore-sortak eskaintzen dizkiote Done Mikel elizaren atean dagoen Andre Maria Zuriari.

Haurren eguna da. Goizeko hamabietan, Zeledon Txiki eta Edurne jaisten dira Done Mikel elizako kanpandorretik Andre Maria Zuriaren plazara.

Blusa eta neska beteranoen eguna da.

Egun honetan, blusen eta nesken taldeek Zerriaren eguna ospatzen zuten. Kalejiran irina jaurtitzen zuten. Gaur egun, Batasuna lagun taldeak bakarrik eusten dio ohiturari.

Gaueko ordu batean Zeledon San Mikel elizako kanpandorrera igotzen da eta jaiak bukatzen dira.

Kirolak

Herri kirolak Foru plazan.

Urtero Andre Maria Zuriaren pilota txapelketa jokatzen da Ogeta pilotalekuan. Foruen enparantzan, berriz, herri kirolak izan ohi dira egunero.

Kontzertuak

Udalak antolatutako kontzertuak Aihotz plazan, Foruen enparantzan, Arka plazan eta Plaza Berrian egiten dira. Txosnek antolatutakoak berriz, Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Kanpusean izaten dira.

Buruhandiak eta erraldoiak

Erraldoien konpartsa egunero ateratzen da Gasteizko jaietan zehar.

Blusen eta nesken taldeak

Done Jakue egunean, Andre Maria Zuriaren jaien aurrekari gisa Blusa eta Neska eguna ospatzen da.Lehen asto lasterketa egiten zen.

Hauek dira jaietan parte hartzen duten blusa eta nesken taldeak. Horietako gehienak mistoak dira. Lagun talde horiek jaietako egun guztietan zezen plazara egiten duten kalejiran parte hartzen dute eta ekintza ezberdinak antolatzen dituzte hirian zehar. Gasteizko blusen eta nesken elkartea sortu zen, lagun taldeen arteko antolaketa hobetzeko asmoz.

  • Basatiak
  • Batasuna
  • Belakiak
  • Bereziak
  • Biznietos de Celedón
  • Los Alegrios
  • Los Bainas
  • Los Desiguales
  • Los Martinikos
  • Los Txismes
  • Galtzagorri
  • Gasteiztarrak
  • Hegotarrak
  • Jatorrak
  • Karraxi
  • Luken
  • Okerrak
  • Margolariak
  • Nekazariak
  • Petralak
  • Txinpartak
  • Txirrita
  • Txolintxo
  • Zintzarri
  • Zoroak

Bitxikeriak

Abuztuaren 5ean, Bizkaiko Lanestosa herrian ere Elurretako Andra Mariaren eguna ospatzen dute.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz
  • Andre Mari Zuriaren jaiak, Gasteizko Udalaren webgunean.[Betiko hautsitako esteka]
  • «Zeledonen igoerarekin amaiera eman diete Andre Maria Zuriaren jaiei»[Betiko hautsitako esteka], EITBren bideoa, 2010-08-10.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5681622
  • Commonscat Multimedia: Virgen Blanca Festival / Q5681622

  • Wd Datuak: Q5681622
  • Commonscat Multimedia: Virgen Blanca Festival / Q5681622
  1. Gasteizko Udalaren webgunea.