Anfiteatro anatomiko

Artikulu hau anatomia irakasteko aretoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».
Boloniako Unibertsitatearen anfiteatro anatomikoa.

Anfiteatro anatomikoa (latinez: Theatrum Anatomicum) anatomia erakusteko prestatu den irakaskuntza aretoa da. Lehenengo unibertsitate modernoetan bazeuden. XVI. mendean zehar anfiteatro desberdinak eraiki ziren baina ofizialki, urte askoan, lehen anfiteatroa 1544an Paduan ireki zela esan da, nahiz eta beste batzuk lehenago eraikiak izan (Salamancan, Bartzelonan...).[1] Paduako anfiteatroa Girolamo Fabrizi d'Acquapendente anatomistaren pertsonalitatearekin lotuta dago.[2]

Historia

Salamancakoa, Bartzelonakoa eta Paduakoa lehendabizikoak izan baziren, poliki-poliki Europa osoko beste unibertsitateek antzeko aretoak eraiki zituzten: 1696an Leidengo Unibertsitatean, 1637an Boloniako Unibertsitatean, 1663an Upsalako Unibertsitatean, 1640-1643an Kopenhagen, 1650an, Altdorf-en, Madrilen 1689 inguruan, Amsterdamen 1691an...[3]

Ezaugarriak

Hasieran areto erdian mahai bat jartzen zen, haren gainean hilotzen disekzioa egiteko. Gorpuak gizakienak zein animalienak izan zitezkeen. Mahaiaren inguruan harmailak jartzen ziren, bertan ikusleak eta ikasleak esertzeko. Harmailak zirkularrak, eliptikoak edo oktogonalak ziren.

Iruditegia

  • Paduako lehen anfiteatro anatomikoa.
    Paduako lehen anfiteatro anatomikoa.
  • Leidengo anfiteatro anatomikoa, Boerhaave museoan.
    Leidengo anfiteatro anatomikoa, Boerhaave museoan.
  • Ilustrazio honetan Leidengo anfiteatro anatomikoa XVII. mendean ikus daiteke.
    Ilustrazio honetan Leidengo anfiteatro anatomikoa XVII. mendean ikus daiteke.
  • Anfiteatro anatomiko modernoa, Paduako Musme museoan.
    Anfiteatro anatomiko modernoa, Paduako Musme museoan.

Erreferentziak

  1. https://www.ncbi.nlm.nih.gov/pmc/articles/PMC1172289/pdf/medhis4903-251.pdf
  2. Le Regard de l'anatomiste. Dissection et invention du corps en Occident, Rafael Mandressi, Éditions du Seuil, 2003 – (ISBN 978-2020540995).
  3. https://scielo.conicyt.cl/pdf/ijmorphol/v25n1/art02.pdf

Ikus, gainera

  • Ebakuntza-gela

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Disekzioaren historia, Camagüeyko Unibertsitateakoa.
  • (Ingelesez):Anfiteatro anatomikoa historian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q488444
  • Commonscat Multimedia: Anatomical theatres / Q488444

  • Identifikadoreak
  • BNF: 17778159n (data)
  • SUDOC: 231671830
  • Wd Datuak: Q488444
  • Commonscat Multimedia: Anatomical theatres / Q488444