Arangoiti (Bilbo)
- Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arangoiti».
Arangoiti | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gorbeia kalea. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Auzotarra | arangoititar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′29″N 2°56′52″W / 43.27472°N 2.94778°W / 43.27472; -2.94778 |
Azalera | 0,13 km² |
Garaiera | 73 |
Demografia | |
Biztanleria | 4.259 (2023) |
Dentsitatea | 32.762 bizt/km² |
Arangoiti Bilboko auzoa da. Bilboko lehen barrutian kokaturik dago, Deustukoa, alegia. Banderas mendiaren magalean kokaturik, itsasoaren mailatik 100-150 bat metrora. Bilbo iparraldeko ikuspegi ederra dago auzo honetan. Auzoak 4.625 biztanle dauzka eta 12,79 hektareako azalera. Guztira 362 biztanle bizi dira hektareako. Auzoaren hegoaldean Buena Vista etxebizitza multzoa dago, auzoaren erdigunetik banandua. Azken urteetako immigrazio prozesuaren eraginez, hainbat etorkin etorri da auzora bizitzen (etxebizitzek eskaintzen dituzten prezio merkeak direla eta.
Azken urteetan auzoaren iparraldean babes ofizialeko etxebizitzak eraiki dira, eta horrez gain, txalet urbanizazio berri bat, "Deustuko begiratokia" izenez ezaguna. Gainera, Enekuriko sarbide berria egitearekin batera, auzorako sarbideak hobetu dira eraikitako errepide berri batekin.
Garraiobideak
Arangoiti Bilbo erdigunearekin Bilbobusen 01 lineak lotzen du. Auzokoen kexa nagusia betidanik izan da garraioa, horregatik 2005. urtean aipaturiko autobus linea horren maiztasuna 30 minututik 15 minutura handitu zen. Horrez gain, linea Buena Vistako auzuneraino luzatu zen, eta bertan 30 minutuko maiztasuna eskaintzen du.
Deustuko San Pedrorekin batzen duen igogailua ere badago, Bilbo hiriak malda gehiegiko auzoetara heltzeko eraikitako lau igogailuetako bat. Dena den, igogailu zerbitzuaren emakidun enpresak urteetan zehar eginiko mantenu-lan eskasa dela eta, igogailua maiz matxuratu ohi da. 2006. urtean zehar igogailua asteetan zehar egon zen ibili gabe. Horrek eraginda, udalak mikrobus zerbitzu bat jarri zuen auzoa eta Deustuko San Pedro batzeko.
Línea | Ibilbidea | Maiztasuna (minututan) |
---|---|---|
01 | Arangoiti - Plaza Biribila | 15´ |
A6 | Arangoiti - San Pedro Plaza | 15´ |
G8 | Arangoiti - Plaza Biribila | 30´ |
Kale garrantzitsuenak
- Ganekogorta kalea
- Jata Mendia kalea
- Araneko kalea.
Ikus, gainera
- Arangoiti (Altsasu)
- Arangoiti (mendia)
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Kanpo estekak
- Datuak: Q11906360
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Buia • Deustuko Doneperiaga • Elorrieta • Errekaldeberri • Gazteleku • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Kastrexana • Larraskitu • Lorategi-hiria • Masustegi • Matiko • Miribilla • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Ignazio • Santa Ana • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |