Arbide dorreak
Arbide dorreak | |
---|---|
Dorreen ikuspegia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°17′41″N 1°59′08″W / 43.294744°N 1.985528°W / 43.294744; -1.985528 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1904 |
Arkitektura | |
Arbide dorreak Gipuzkoako Donostia hiriburuan dauden itxura berdineko bi eraikin gira.
Kokalekua
Miramon auzoan daude, hain zuzen ere, Miramongo Parke Teknologikoaren hegoaldeko muturrean, Mikeletegi pasealekuaren 67-69. zenbakietan.
- Dorreetako bat.
- Dorreetako bat.
- Gargolak.
- Atea.
Historia
1904ean eraiki ziren[1], baina garai hartan Erdialdean zeuden, Foruen pasealekua, San Martzial kalea eta Etxaide kalearen elkargunean.
1972-1975 artean kokalekuz aldatuak izan ziren. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Munizipalak erosi eta gaur egungo kokalekuan berrezarri ziren. Horretarako bere harri guztiak (6.300 inguru) kontu handiz banan-bana lekualdatu ziren. Jada kokaleku berrian zela, 1979an berrireki ziren.
Aranzadi Elkarteak lehenbizi erabili zituen, mikologiako erakusketa bat burutzean. Gaur egun Kutxaren jabetzakoak dira.
Erreferentziak
- ↑ Arbide dorreak, 40 urte zutik Miramonen. 2013ko apirilaren 9a. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
Kanpo estekak
- Datuak: Q28025309
- Multimedia: Torres de Arbide / Q28025309