Arkumea txilindron erara
Arkumea txilindron erara | |
---|---|
Arkumea txilindron eran, salda moduko batean. | |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria, Errioxa Aragoi |
Osagaiak | arkume, olio, tipula, baratxuri eta piper |
Arkumea txilindron eran euskal gastronomiako ohiko plateretako bat da (Aragoin[1] eta Errioxan ere ohikoa da). Arkume zatiak, txilindron (barazkiak eta tomate) saltsaz osatutako erregosi bat da. Bero zerbitzatzen dute, eta nahiz eta ohikoena udaberrian jatea izan, gaur egun urte osoz jan liteke.
Ezaugarriak
Plater honen usain nagusiena bertan erabiltzen diren piper eta txorixo piperrek ematen diote. Errezetaren arabera, arkume hanka erabili ohi da. Txilindronaren prestaketak sukalde adituen artean eztabaida pizten du, batez ere tomate saltsa erabili behar den ala ez erabakitzeko unean. Dena dela, tomate, piper eta tipula daraman gisatu bat da. Patataz lagundurik doa eta buztin-ontzi batean oso bero zerbitzatu ohi da.
Iku gainera
- Arkume errea
- Amuarraina nafar erara
Bitxikeriak
- Euskal Herria eta Iruñean egon zen denboraldietan zehar, Ernest Hemingway idazlearen plater gustukoenetako bat izan zen..[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2826923