Arrobi zubia
Arrobi zubia | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Nafar bidea | |
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Auritz |
Koordenatuak | 42°58′27″N 1°20′24″W / 42.974168°N 1.340035°W / 42.974168; -1.340035 |
Arkitektura | |
Estiloa | Romanesque architecture in Spain (en) |
Eramaten du | Urrobi |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-159 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
159 | |
|
Arrobi zubia —Zubi erromatarra ere deitua— Auritz udalerrian Erdi Aroko harrizko zubi erromaniko bat da. Donejakue Bidearen baitako ondare kontsideratzen da, Nafar Bideak Nafarroan egiten duen etaparen parte.
Zubia
Begi bakarreko zubi sinplea da, erdi-puntuko arkua eta estilo erromanikoa duena. Urrobi ibaia zeharkatzeko balio du. Zubi hau Auritzetik Artzibarrera doan bide zaharrean dago. Auritzeko erdigunetik 1,5 km-tara dago zubia. NA-140 errepideak zubi hau baino 100 metro inguru beherako zeharkatzen du ibai hau.
Auritz zeharkatzen zuten ertaroko erromesek bide nagusia aukeratzen zuten normalean, Aurizperri eta Bizkarretatik doana. Aldiz, batzuk bide paraleloa hartzen zuten, Artzibarretik zihoana. Arrobi zubia beste bide honetan dago.
Erreferentziak
- «ARROBI - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
Ikus, gainera
- Auritz
- Urrobi ibaia
Kanpo estekak
- Datuak: Q28503380
- Multimedia: Arrobi bridge / Q28503380