Avellanedako Batzarretxea
Avellanedako Batzarretxea | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Avellaneda |
Koordenatuak | 43°13′45″N 3°09′40″W / 43.2292°N 3.1611°W / 43.2292; -3.1611 |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Avellanedako Batzarretxea Enkarterriko Batzarren biltokia eta egoitza zen eraikina da. Sopuertako Avellaneda auzoan dago.
XVI. mendean sortu zuten lehen (gutxienez XIV. mendetik aurrera) Batzarretarako erabiltzen zen haritzaren ondoan. 1806. urtean Enkarterriko kontzeju guztiak Bizkaiko Jaurerrian sartuta geratu ziren ondorio guztietarako eta Avellanedako Batzar Nagusiak ez ziren gehiagotan egin.[1] XX. mendean zaharberritu zuten, egun Enkarterrietako Museoaren egoitza izateko.
Iruditegia
- Avellanedako Batzarretxearen ikuspegia.
- Batzarretxea.
Erreferentziak
- ↑ Bizkaiko Batzar Nagusiak. Abellanedako Batzarretxea. .
Kanpo estekak
- Datuak: Q20492949
- Multimedia: Assembly House in Abellaneda / Q20492949