Axpuru Arabako ipàrraldean dagoen herria da, Donemiliagako udalerrikoa. Itsasoaren mailatik 675 metrora dago eta 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 29 biztanle zituen, eta 2015ean 26.
Inguru naturala eta kokapena
Herriak Donemiliagako Larrearekin egiten du muga mendebaldean, Barriarekin ekialdean, Zuhatzurekin hegoaldean eta Elgeako mendilerroarekin iparraldean.
Mendebalderantz Hermua 2,7 kilometrora eta Larrea 1,4 kilometrora daude eta ekialderantz Narbaxa 2,3 kilometrora.
Demografia eta biztanleria
Axpuruko biztanleria 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2015 |
36 | 37 | 34 | 29 | 31 | 32 | 30 | 29 | 29 | 26 |
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
Eskualdeko Garraioa | |
Ondarea
- San Joan Bataiatzailearen eliza: Herriko eraikinik nabarmenena da, XVI. mendekoa. Erretaula gotiko berantiarra da, 1525-1530ean egindakoa, pizkundetar osagai batzuekin. 1972-1974an zaharberritze lan sakonak egin zituzten, eta berriro ere 2006 eta 2007an.
- Agirre baserria dago, baita Lomendi eta Maiza ere, XVII. eta XVIII. mendeko bi zatiko landa-etxeen estiloan egindakoak.
Irudi galeria
Ikus, gainera
Kanpo estekak