Bardoitza
Bardoitza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.110 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°47′56″N 2°05′31″W / 42.799°N 2.092°W / 42.799; -2.092 |
Mendikatea | Urbasa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Bardoitza, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Zaila da Bardoitza mendiko gailurra kokatzea. Alde batetik, Urbasako zonalde honetan ez dago gorabehera handirik eta ez da erraza punturik gorenak zehaztea.
Bestetik, badirudi Bardoitza zonalde handi bateko toki-izena dela, Limitaciones, Dulantz eta Otsoportillo arteko baso eta belardiak barnean hartzen dituena.
Batzuetan Bardoitzako putzuen ondoko muinoa hartu izan da. Beste batzuetan Eraul izeneko kota harritsua agertzen da Bardoitza izendapean.
Edozein delarik ere, Bardoitza ingurune ederra da, Historiaurreko monumentuz, baso trinkoz, eta soro zabalez josia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Bardoitza (Mendikat)
Kanpo estekak
- Bardoitza, http://www.euskal-herria.org/.