Bat-hiru
Bat-hiru | |
---|---|
Mikel Laboaren albuma | |
Egilea(k) | Mikel Laboa |
Argitaratze-data | 1974 |
Izenburua | Bat-hiru |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Banatze bidea | 2 × LP |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
| |
Diskoetxea | Herri Gogoa |
Zatiak | 19 musika pista |
"Bat-hiru" Mikel Laboak 1974an kaleratutako disko bikoitza da. Jatorriz hiru disko ziren baina garaiko zentsurak oso bat zentsuratu zuen; hortik dator lanaren izenburua, falta zen zenbakia zentsuratua izan zela adierazteko. Disko honek euskal musikari bide berriak ireki zizkion. Une hartako musika panoraman kanten planteamendua berritzailea zen erabat nahiz eta kasu askotan tradizioko abestiak izan.[1] Horregatik, polemikoa gertatu zen jende askok ulertu ez zuelako.
Abestiak
- Txinaurria
- Lanikan ezin egin
- Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak
- Haize hegoa
- Ama hil zaigu
- Urtsua, uda
- Baztan
- Pasaiako herritik
- Bedeinkatua
- Juaneteak
- Gure Bazterrak
- Baga, biga, higa
- Haika mutil[2]
- Txoria txori
- Zaude lasai
- Bereterretxen khantoria
- Xori erresiñula
- Oies errondan dabil
- Gernika, Lekeitio
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Diskoa entzungai "Musikaz Blai" webgunean
- Datuak: Q12254854