Bizkargi
Bizkargi | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 565 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′N 2°42′W / 43.3°N 2.7°W / 43.3; -2.7 |
Mendikatea | Bizkargiko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkargi[1] mendia Larrabetzu, Muxika, Morga eta Zornotza artean dago. 565 metroko altuera du mendi honek. Tontorrean Santa Kurtzi eskainitako baseliza dago.
Historia
Espainiako Gerra Zibilean mendi honetan gatazka odoltsuak izan ziren. Horregatik, urtero-urtero maiatzeko lehen igandean Bizkargi Eguna ospatzen da. Tontorrean gudariei omenaldia egiten zaie.
Abiapuntuak
Bizkargira igotzeko hainbat bide daude: Muxikako Gorozika auzotik, Zornotzako Autzagana eta Zabale auzoetatik, Morgako Gerekiz auzotik eta Larrabetzuko Goikoelexalde eta Aretxabalaganetik.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko toponimia. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-05-01).
Ikus, gainera
- Bizkaiko mendien zerrenda
Kanpo estekak
- http://www.bizkaia21.eus/atalak/TerritorioSostenible/Cinturon/datos.asp?id=117&idPagina=130&idioma=eu
- Datuak: Q12255355
- Multimedia: Bizkargi / Q12255355
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |