Blick Bassy
Blick Bassy | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Jaunde, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Kamerun |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | ahotsa |
blickbassy.com | |
Blick Bassy (Jaunde, 1974) kamerundar egile abeslari, gitarra-jotzaile, perkusionista eta musika ekoizlea da. Bassa hizkuntzan kantatu ohi du.[1]
Bizitza
Blick Bassy Jaunden jaio zen 1974an. Batxillergoa bukatu zuenean, atzerrira joateko asmorik ez zeukala esan zion aitari, musikari izan nahi zuela Kamerunen. Aitak exorzista bati deitu zion. Musikaren bideari eutsi zion gazteak, hala ere. 17 urterekin, The Jazz Crew taldea sortu zuen, eta ezaguna egin zen herrialde osoan.[1]
1996an, 22 urterekin, Macase taldea sortu zuen, bantu erritmoak, jazza eta soula nahastuz. Etam (1999) eta Doulou (2003) diskoak eman zituen taldeak, eta arrakasta handia lortu Kamerunen bertan eta nazioartean. Sari ugari jaso zituen. 2005ean, bakarkako bideari ekitea eta Frantziara aldatzea erabaki zuen. Ordutik, erdialdeko Afrikako musika tradizionala soul, funk, jazz eta latino doinuekin uztartu zituen. 2019an 1958 diskoa karrikaratu zuen, Kamerungo lider independentista historiko Ruben Um Nyoberen historia ardatz zuena.[1]
2023ko otsailean, Blick Bassy Kameruneko Memoriaren Batzordeko zuzendarikide izendatu zuten Karine Ramondyrekin batera, batzorde hau Frantziak Kamerunen kolonizazioaren garaian eta Kamerun independentziaren ostean egin zuen ekintza lantzeaz arduratzen da.[2]
Diskoak
- 2009: Léman
- 2011: Hongo Calling
- 2015: Ako
- 2019: 1958
Erreferentziak
- ↑ a b c Gurrutxaga Uranga, Amagoia. Aintza heroi ahantzaraziari. Berria, 2019ko apirilak 21, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-3-3).
- ↑ (Ingelesez) Historian Karine Ramondy and singer Blick Bassy to head remembrance commission.
Kanpo estekak
- Datuak: Q25873680
- Multimedia: Blick Bassy / Q25873680