Borboiak larrugorrian

Borboiak larrugorrian
Jatorria
Sorrera-urteaXIX. mendea
Argitaratze-data1991
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Argumentu nagusiaElisabet II.a Espainiakoa eta Borboi leinua

Borboiak larrugorrian (gaztelaniaz: Los Borbones en pelota) XIX. mendean zabaldu zen album baten izenburua da. Barruan, akuarelaz egindako 89 eszena politiko-satiriko agertzen dira; horietako gehienak erotikoak zein, batzuetan, pornografikoak dira.

Gaia

Protagonista nagusia Isabel II.a erregina eta bere sexuarekiko grina dira: Erregina kaskarin eta bizizalea izan zen eta maitale ugari izan zituen bere agintaldian[1]. Dozena bat alditan geratu zen haurdun, baina sema-alaba asko berehala hil ziren. Erreginarekin batera garaiko politikariak, batez ere errege etxearekin lotura zuzena zutenak, agertzen ziren, asko erreginaren maitaleak izanak. Politikari horiek kontutan hartuta albuma erreinaldi bukaerakoa izan zela pentsa daiteke.

Akuarela bakoitzak testu ironiko batez lagunduta agertzen da.

Albuma 1991 arte ez zen plazaratu. Lehenengo argitalpen hura Robert Pageard, Lee Fontanella eta María Dolores Cabra Loredo azalpenekin batera dator.

Egileak

Albuma SEM izenordeaz sinatuta dator eta oraindik Bécquer anaiei egotzi zaie: Gustavo Adolfo Bécquer, poeta eta Valeriano Domínguez Bécquer, margolaria. Dena dela, pertsona horien ardura ez dago erabat garbi eta horrek teoria ugari hauspotu du. Jesús Rubio eta Joan Estruch ikerlarien ustez lanaren benetako egilea ideologia errepublikazale erradikala defenditzen zuen margolaria izan behar zen eta izen bat proposatu dute: Francisco Ortego.[2]

Galeria

  • 1991ko edizioaren azala.
    1991ko edizioaren azala.
  • Apaizak eta mojak ez dira libratzen.
    Apaizak eta mojak ez dira libratzen.
  • Bildumaren margolan bat.
    Bildumaren margolan bat.
  • Erregea.
    Erregea.
  • Akuarelak testuekin argituak daude.
    Akuarelak testuekin argituak daude.
  • Hiri kondairaren arabera erreginak animaliekin ere izan zituen harremanak.
    Hiri kondairaren arabera erreginak animaliekin ere izan zituen harremanak.

Bibliografia

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20161206173529/http://www.quo.es/ser-humano/escenas-de-sexo-real/el-general-bonito-la-inicio
  2. Albumaren egileei buruzko eztabaida.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz): SEM (2012). Los Borbones en pelota (Isabel BURDIEL, sarrera eta edizioa). Zaragoza: Institución Fernando el Católico. ISBN 978-84-9911-196-4.http://ifc.dpz.es/recursos/publicaciones/32/48/_ebook.pdf
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5979395
  • Commonscat Multimedia: Los Borbones en pelota / Q5979395

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX1885898
  • Wd Datuak: Q5979395
  • Commonscat Multimedia: Los Borbones en pelota / Q5979395