Brebiario
Brebiario (latinez: breviarium, "bilduma") urte guztiko eliz otoitzak biltzen dituen liburua da.[1] Nikolas III.ak lehendabizikoa onartu zuen frantziskotarrentzat.[2] Eliza katolikoak Trentoko Kontzilioan brebiarioren testuak finkatu zituen eta 1911raino mantendu ziren. Pio X.ak urte hartan eguneratu zituen eta 1955ean beste erreforma bat egin zuten.
Anglikanoek 1916an bere edizioa argitaratu zuten.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q225672
- Multimedia: Breviaries / Q225672
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |