Bristolgo katedrala

Artikulu hau hobetzeko lanean ari da Gartxoak lankidea.
Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan.
Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.
Bristolgo katedrala
Bristol Cathedral
Ondasun Ingelesa
 Egunez 
 Gauez 
eta  Barnealdea 
 Sarrera 
 Planoa 
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaHego-mendebaldeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaCity of Bristol
Koordenatuak51°27′06″N 2°36′02″W / 51.4517°N 2.6006°W / 51.4517; -2.6006
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Izenaren jatorriaHirutasun
Erlijioaanglikanismoa
ElizbarrutiaDiocese of Bristol (en) Itzuli
IzenaHirutasun
Suntsipena1540 (egutegi gregorianoa)
Arkitektura
EstiloaNormandiar arkitektura
Ondarea
Ondare Ingelesa1202129
Webgune ofiziala

Bristolgo katedrala (ingelesez: Cathedral Church of the Holy and Undivided Trinity, euskaraz: «Trinitate Santu eta Banaezinaren Katedral Eliza») Ingalaterra hegoaldeko Bristol hiriko katedrala da. Bristolgo apezkipu anglikanoaren egoitza da.

1140. urtean San Agustinen izenean eraiki zen eta Bristolgo diozesia 1542an eratu zenean katedral bihurtu zen. Ingalaterrako ondarean I mailako eraikinen zerrendan dago.

Historia

Robert Fitzharding terratenienteak 1140. urtean agindu zuen eliza bat eraikitzea eta harrizko eraikin hura San Agfustinen izenean sagaratu zen. Normandiar estiloan egin zen, ordutik gela kapitularra eta Great Gatehouse mantentzen dira. 1220an David apaizaren agindutara Amabirjinaren kapera eraiki zen koroaren alboan, Elder Lady Chapel izenekoa. Edward Knowke apaizak XIV. mendearen hasieran elizaren ekialdeko zatia eraiki zen, ingeles gotiko estiloan. Ehun urtez beste lanik ez zen egingo.

XV mendearen erdialdera transeptoa eta erdiko dorrea eraiki ziren. Habearte zentrala eraikitzeari ere ekin zitzaion baina Henrike VIII.a Ingalaterrakoak sustaturiko Monastegien disoluzioak bertan behera utzi zituen lanak. 1542an Eliza anglikanoa sortu zen eta Henrike VIII.ak eta Thomas Cranmerrek Bristolgo diozesia sortu zuten. Elizak izena aldatu zuen eta katedral bihurtu zen.

XIX. mendean, 1868 eta 1877 artean, habearte zentrala eraiki zen estilo neogotikoan. George Edmund Street izan zen diseinatu zuen arkitektoa. 1877ko urriaren 23an inauguratu zen. John Loughborough Pearsonek mendebaldeko aurpegia eta dorre bikiak diseinatu zituen eta 1888. urtean amaitu zen haien eraikuntza.

Arkitektura

Iruditegia

  • Katedralaren koroa. Atzealdean aldare nagusia ikus daiteke.
    Katedralaren koroa. Atzealdean aldare nagusia ikus daiteke.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • Bristolgo katedralaren webgunea ofiziala (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q917917
  • Commonscat Multimedia: Bristol Cathedral / Q917917

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 141988809
  • GND: 4610369-7
  • LCCN: n87815984
  • SUDOC: 124523676
  • Ondare historikoa
  • NHLE: 1202129
  • Wd Datuak: Q917917
  • Commonscat Multimedia: Bristol Cathedral / Q917917