Cairo (grafikoak)

 cairo
Jatorria
Izenburuacairo
Azken bertsioa1.18.0
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC
Irakur dezakeGNU/Linux, Microsoft Windows, MacOS X eta UNIX-moduko
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaMozilla Public License, version 1.1 (en) Itzuli eta GNU Lesser General Public License, version 2.1 (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaKeith Packard (en) Itzuli, Carl Worth (en) Itzuli, Behdad Esfahbod (en) Itzuli eta Chris Wilson (en) Itzuli
cairographics.org
Iturri-kodeahttps://gitlab.freedesktop.org/cairo/cairo, git://anongit.freedesktop.org/git/cairo, https://gitlab.com/cairo/cairo.git eta https://cgit.freedesktop.org/cairo

Abisua: "<i>Cairo</i> (grafikoak)" aurkezpen izenburua aurretiazko "cairo (grafikoak)" aurkezpen izenburua baliogabetzen du.

cairo hainbat backend dituen software libre grafiko liburutegi bat da, software garatzaileek hainbat gailu ezberdinetan bektore grafikoak sortzeko API bat dakarrena. Egun euskarria duten backend-en artean daude X Window System, Win32 GDI, Quartz, BeOS-en APIa, OpenGL kontestuak (glitz erabiliaz), irudi buffer lokalak, PNG irudiak, PDF, PostScript eta SVG fitxategiak. cairo hardware azelerazioa erabilitzeko diseinatua dago, hau eskuragarri dagoenean.

C lenguaian idatzia egon arren, binding ugari ditu beste lenguaiekin programatu ahal izateko, eta hauen artean C++, C#, Common Lisp, Haskell, Java, Python, Perl, Ruby, Smalltalk, eta beste batzuk.

Antzeko teknologia

Cairo antzeko teknologia batzuekin lehiatzeko diseinatua dago, ala nola Microsoft-en WPF eta GDI+ edo Apple-en Quartz-ekin

Erabilera nagusia

  • Mono proiektuak ia hasieratik erabili du Cairo.
  • Gecko 1.8 bertsoak, Mozilla Firefox 1.5 eta Seamonkey 1.0 web nabigatzaileek, cairo darabilte SVG eta <canvas> edukiak marrazteko
  • Gecko 1.9 bertsioak, Firefox 3.0 bertsioaren oinarriak, cairo erabiliko du web edukiak zein interfazea marrazteko.
  • GTK+-ak, 2.8 bertsiotik aurrera, 2005eko Abuztuaren 13 kaleratua, cairo darabil widget gehienak marrazteko.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q306026
  • Commonscat Multimedia: Cairo (graphics) / Q306026

  • Wd Datuak: Q306026
  • Commonscat Multimedia: Cairo (graphics) / Q306026