Calypso Botez
Calypso Botez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iași, 1879 |
Herrialdea | Errumania |
Heriotza | 1933 (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Alexandru Ioan Cuza University (en) |
Hizkuntzak | errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Calypso Botez (Bacău, Errumania, 1880 - 1933) errumaniar idazlea zen, sufragista eta bere herrialdeko emakumeen eskubideen aldeko aktibista.
Biografia
Iașiko Alexandru Ioan Cuza Unibertsitatean graduatuta, Bukarestera joan zen, eta bigarren hezkuntzako eskola bateko irakasle bihurtu. Gero, Gurutze Gorriko presidentea izan zen Galațin.[1]1917an, Maria Baiulescu, Ella Negruzzi eta Elena Meissnerekin batera, Asociaţia de Emancipare Civil şi Politică a Femeii Române elkartea eta Errumaniako Emakumeen Batasuna (UFR) sortu zituen.
Emakumearen eskubideei buruz idatzi zuen, eta azpimarratu zuen Errumaniako Konstituzioaren lehen artikuluak ezartzen duela herritar guztiak berdinak direla. Gobernuaren boterearen erreformaren, emakumearen eskubideen eta dibortzioen eskubidearen alde jardun zuen. 1921ean, Consiliul Naţional al Femeilor Române sortu zuen, beste batzuekin batera.[2][3]
Obrak
Calypso Botezek liburu hauek idatzi zituen, besteak beste:[1]
- Problema drepturilor femeii române [Emakumearen eskubideen gaia Errumanian] (1919)
- Problema feminismului. O sistematizare a elementelor lui [Feminismoaren auzia. Bere elementuak taldekatzeko ahalegina] (1920)
- Drepturile femeii în constituţia viitoare [Emakumearen eskubideak etorkizuneko Konstituzioan] (1922)
- Drepturile femeii în viitorul Cod Civil [Emakumeen eskubideak etorkizuneko Kode Zibilean] (1924)
- Emakumearen egoera juridikoari buruzko txostena (1932).
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Suffragette
- Sufragisten zapia
- Suffragette filma (2015)
- Emakumeen sufragismoa
Kanpo estekak
- Datuak: Q16504047