Charles Krebs
Charles Krebs | |
---|---|
(2007) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles J. Krebs |
Jaiotza | Saint Louis, 1936ko irailaren 17a (87 urte) |
Herrialdea | Kanada Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Mayne Island (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Minnesotako Unibertsitatea Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | Dennis Chitty (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zoologoa, ekologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea University of Canberra (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society of Canada (en) Australian Academy of Science (en) |
zoology.ubc.ca… |
Charles Krebs (St. Louis, Missouri, 1936ko irailaren 17a) estatubatuar zoologo eta ekologista da.
Ikasle garaian, St. Louiseko larru-saltegi batentzat lan egin zuen udetan, fokak harrapatuz Bering itsasoan. Minnesota Unibertsitatean ikasketak egindakoan (1957), Vancouverrera joan zen, Dennis Chittyrekin ikastera, leming-ugaztunetan aditua bera. Britainiar Columbiako Unibertsitateko ikastaldia bukatuta (1962), eta Berkeleyn bi urtez ikerkuntzan aritu ondoren, jaioterrira itzuli zen ostera, zoologia irakastera Indianako Unibertsitatean. 1970ean Vancouverrera itzuli zen, eta harrezkero zoologia-irakasle izan da Britainiar Columbiako Unibertsitatean. Lemingen eta iparraldeko beste ugaztun txiki batzuen kopurua zenbait urtez behin (lau-hamar urte bitarteko epean) bat-batean izugarri murriztea zergatik gertatzen den argitzea izan da haren lanaren helburu nagusia. Misterio hori argitzen saiatzeko, futbol-zelai baten neurriko belardi bat hesiz inguratu zuen, hesi barruan bizitzen jarritako sagu-populazioarekin zer gertatzen den ikusteko. Urtebetean bakarrik sagu-populazioa bost aldiz handitu zen. Krebsen ustez, bizi-baldintzak gogortu ahala, eta hautaketa naturalaren kariaz, banako oldarkorrenak nagusitzen dira. Azkeneko populazio-galera edo hilketa handi bat-batekoa, berriz, badirudi amek eragina dela, auzo habietako ume guztiak hiltzen dituztelako.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q9189042
- Multimedia: Charles Krebs / Q9189042