Comal

Burdinezko comal.
Mexikoko sukalde tradizionala. Comal bat ikus daiteke.

Comal hitza (nahuatl hizkuntzatik comalli) Mexikon eta Erdialdeko Amerikan erabiltzen da, egosteko plantxa gisa erabiltzen den sukaldaritza tradizionaleko tresna bati erreferentzia egiteko.

Comal tradizionala

Mexikoko eta Erdialdeko Amerikako bertakoen comal tradizionala buztin egosiz egindako plater lau formako buztingintza pieza bat da, hiru edo lau harriren gainean jartzen dena (tenamaxtles deiturikoak). Tradizioz, hainbat janari mota prestatzeko erabiltzen da, bereziki, arto-tortillak, tlayudak eta totopoak, besteak beste.[1]

Erreferentziak

  1. García Escamilla, Enrique et al. Diccionario del Náhualtl en el Español de México, Montemayor, Carlos (koord.) 2. ed. Mexiko, Universidad Nacional Autónoma de México-Mexiko Hiriaren Gobernua, 2009, 295.or.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2423285
  • Commonscat Multimedia: Comal (cookware) / Q2423285

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300215522
  • Wd Datuak: Q2423285
  • Commonscat Multimedia: Comal (cookware) / Q2423285