Conradine Birgitte Dunker
Conradine Birgitte Dunker | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Christiania, 1780ko abuztuaren 25a |
Herrialdea | Norvegia |
Heriotza | Christiania, 1866ko irailaren 11 (86 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta salonnièrea |
Conradine Birgitte Dunker (Hansteen ezkongabe) Norvegia, 1780ko abuztuaren 25a – 1866ko irailaren 11) idazlea izan zen, bere herrialdeko bizitza sozialean pertsonaia ezaguna.
Biografia
Christianian jaioa, "hiriburuko bizitza sozialean leku nabarmena" izan zuen. Elkarte Dramatikoko kide izan zen, Norvegian antzerkia sustatu zuen elkarteko kide. Bere memoriak, Gamle Dage: Erindringer og Tidsbilleder, hil ondoren argitaratu ziren 1871n, eta XIX. mendeko kultura-bizitzaren iturri baliotsutzat jotzen dira.[1] Behin baino gehiagotan berrinprimatu dira, eta 1996an biografiatu egin zuten.[2]
Bernhard Dunkerren eta Vilhelmine Ullmannen ama izan zen.[3] Bere neba gazteena Christopher Hansteen astronomoa izan zen; eta Aasta Hansteen feminista eta margolariaren izeba ere bazen.[4] Ragna Nielsen hezitzailearen eta Viggo Ullmann politikoaren amona izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q4116476
- Multimedia: Conradine Dunker / Q4116476