Damaskoko Atea

Damaskoko Atea
Meskiten Zelaigunea
 Egunez 
 Gauez 
 Barnealdea 
 Sarrera 
 Planoa 
Irudi gehiago
Kokapena
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJerusalemgo Gobernazioa
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′54″N 35°13′50″E / 31.78164°N 35.2305°E / 31.78164; 35.2305
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1537
Izenaren jatorriaDamasko
Nablus
Zutabe
Arkitektura
EstiloaIslamiar arkitektura

Damaskoko Atea Jerusalemgo Hiri Zaharrerako portale nagusietako bat da. Hiriaren ipar-mendebaldeko harresian dago, eta bertatik errepide batek lotzen du Nablus hiriarekin. Atea bazar arabiar baten eta hiri zaharreko auzo musulmaneko merkatu baten mugan dago.

Izena

Hebrear Bibliaren arabera, Xetxem edo Sichem izenez ezagutzen zen, eta handik Siriako hiribururaino, Damaskoraino zihoan bidea. Hortik, beraz. izen moderno ohikoa. Hebreeraz, ohikoan, Nablusko Atea esaten diote (itzulita) eta baita שַׁעַר שְׁכֶם Šaʿar Šəẖem izen tradizionalarekin. Arabieraz, Garaipenaren Atea (Bāb al-Naṣr / باب النصر) edo Zutabearen Atea (Bāb al-ʿĀmūd / باب العامود) ere esaten zaio nagusiki. Azken izen hori ohikoa da X. mendetik aurrera behintzat, eta atearen atzeko plazan zegoen zutabe erromatarraren oroimena gordetzen du (II. mendeko monumentua).

Deskribapena

Damaskoko ateak bi dorre ditu alde banatan. Dorre bakoitzak matakan bat du. 1967ra arte, ateak dorretxo bat zuen, baina oso kaltetua geratu zen Sei Egunetako gerran atearen kontrola hartzeko guduan (israeldarren garaipen bat).

2011ko abuztuan, Israelek dorretxoa berrezarri zuen, gezileihoak barne, Britainiar Mandatuko XX. mendearen hasierako irudiekin lagunduta.

Damaskoko Atearen azpian dagoen erromatarren garaiko beste atea.

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, galizierazko Wikipediako «Porta de Damasco» artikulutik itzuli da; zehazki, 2018-11-10eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.

Kanpo estekak

  • Damascus Gate: The significance of the main entry into Jerusalem’s Old City
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q947597
  • Commonscat Multimedia: Damascus Gate / Q947597

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 8150323642009970764
  • BNE: XX4914855
  • BNF: 12191006s (data)
  • GND: 4727513-3
  • LCCN: sh00001892
  • SUDOC: 03051021X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q947597
  • Commonscat Multimedia: Damascus Gate / Q947597