DefensAnimal.org

DefensAnimal.org
Motagobernuz kanpoko erakundea
SorreraValentzia, 2004
Egitekoakanimalien eskubideak
Webguneahttp://www.defensanimal.org/

DefensAnimal.org animalien eskubideen aldeko nazioarteko GKE bat da. Espezismoa abolitzea eta beganismoa hedatzea ditu helburu nagusi.[1]

Historia

DefensAnimal.org Valentzian sortu zen, 2004an,[2] eta gaur egun ordezkaritzak dituzte Espainiako Estatuan nahiz Kolonbiako hiriburu Bogotan.

Hezkuntza aktibismoan oinarritzen dute beren lana. Horretarako, kaleko ekitaldiak eta informazio mahaiak,[3] hitzaldiak, irratsaioak,[4][5] telebista saioak[6] eta berek editaturiko aldizkariak[7] erabili ohi dituzte bitartekotzat.

Erakundearen filosofia

GKE abolizionista bat da, ez dutelarik onartzen beste animalienganako esplotazioan izan daitezkeen erreformak edo arauketak. Betiere, beste animalien interesak osorik aintzat hartzea defendatzen dute, haien esplotazioa abolitzea eskatzen duten bezala.[8]

Era berean, berebiziko garrantzia ematen diote espezismoa edo diskriminazio espezista gaitzesteari: gizakiaz besteko animalia espezie bakar batzuetan zentratutako ekimen eta proposamenak errefusatzen dituzte.[9]

Beren aktibismoan, beganismoa hedatzeari ere garrantzi handia ematen diote.[10] Beste animaliak errespetatzeko eta espezismoa gaitzesteko bide bakartzat aldezten dute beganismoa.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Panorama telebista saioan Luis Pérez Garcíari eginiko elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka], TVAnimalista, 2011-04-25.
  2. (Gaztelaniaz) DefensAnimal.org-ri buruzko erreportajea, RTVE
  3. DefensAnimal-eko kexa, Canal Nou.
  4. Hondartzetan hilketak 19/07/2012 Cadena SER
  5. El rincón vegano Radio Ribarroja
  6. Sukaldaritza beganoa, Tele7.
  7. DefensAnimal aldizkaria
  8. (Gaztelaniaz) Esklabotzaren aurkako ekitaldia, Informativos Telecinco, 2012-12-02.
  9. (Gaztelaniaz) DefensAnimal.org-ek gaitzetsi egin du Murtzian zezenketa kultura intereseko ondasun izendatzea, Europa Press, 2011-02-28.
  10. Espezismoa eta beganismoa, 2011-09-15, Frankfurteko liburu azoka.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16516845
  • Wd Datuak: Q16516845