Delikako ur-jauzia

Delikako ur-jauzia
Delikako ur-jauzia, neguan.
42°56′23″N 2°58′51″W / 42.9397°N 2.9808°W / 42.9397; -2.9808
Garaiera790 m.
Altuera222 m.
Zurrustarik altuenam.
Luzera osoam.
Batez besteko
emaria
m³/s

Delikako ur-jauzia edo Nerbioi ibaiaren jauzia Nerbioi ibaiak bere sorburutik (Kuartangoko lurretan, Araban) bi kilometro inguruko bidea egin eta gero egiten duen ur jauzia da: Kuartangoko lurretatik Amurriokoetara jauzi egiten du (Arabako udalerri batetik bestera, alegia), ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziarekiko muga duela.[1] Delika herriaren (Araba) goialdean dago, eta 222 metroko ur jauzia da (Iberiar penintsulako luzeena).[2] Urik ez du izaten euriteen edo elur urtzen garaietatik kanpora.

Arabaren ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen ondoan, Gibijo mendilerroaren eta Santiago Mendiaren artean. Kuartangoko udalerriaren lurretatik Amurrioko udalerriaren lurretara egiten du salto, ezkerraldean 100 bat metrora Burgosko probintziako Berberana udalerriko lurrak dituela.[1] Behatoki batera hel daiteke mendatearen hegoaldetik, Gaztelako Berberanatik, edo iparraldetik, Urduñatik, eta, Arabako lurretatik jarraitu, mendatearen tontorrera iritsi arte. Delikako arroilatik ere joan daiteke hormaraino bertaraino, baina zailagoa da, zatika joan behar baita, ibaiaren ohantzetik ibiltzen.

Delikako harana, Delikako ur-jauziaren goiko aldetik ikusia.

Erreferentziak

  1. a b Kuartangoko Udala. Kuartangoko mapa toponimikoa. Eusko Jaurlaritza (argitaratze data: 2013ko urria).
  2. (Gaztelaniaz) «Salto del Nervión», Barranquismo.net, 2007-12-22.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3331650
  • Commonscat Multimedia: Delika Falls / Q3331650

  • Wd Datuak: Q3331650
  • Commonscat Multimedia: Delika Falls / Q3331650