Donostei
Donostei | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
Behereko Karrikako ikuspegia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Baigorri-Ortzaize | ||
Udalerria | Baigorri | ||
Administrazioa | |||
Mota | herria | ||
Izen ofiziala | Behereko Karrika | ||
Posta kodea | 64430 | ||
Herritarra | doneztebar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°10′45″N 1°20′25″W / 43.17921318°N 1.34023598°W / 43.17921318; -1.34023598 | ||
Azalera | 0,40 km² | ||
Garaiera | 153 metro | ||
Distantzia | 9,9 km (Donibane Garazitik) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | XI. mendea |
Donostei[1][a] (Behereko Karrika ere deitua) Baigorriko auzo bat da, Euskal Herriko Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta, Baigorri-Ortzaize eskualdean. Antzina, herri propioa izan zen, Baigorriko ibarrekoa, baina Baigorrirekin bat egin zuen Baigorri udalerria sortzeko, beste herri batzuk ere hartzen baititu.
Bertako biztanleak doneztebarrak dira.
Izena
Antzina, auzo hau Doneztebe izenez ezagutzen zen, herriko patroiari erreferentzia eginez. Doneztebe, gerora, Donostei bilakatu zen: Doneztebe > Donozteue > Donosteu > Donostei.
Duela gutxi, auzo ia osoa Behereko Karrikan egituratuta dagoenez, izen hori jaso du, Gaineko Karrikaren aldean, Baigorri auzoari dagokionez.
Geografia
Herria Baigorriko ibarran dago, Urepeleko Errobik zeharkatzen duena, 153 metroko altueran.
Etxeak eta auzuneak
- Behereko Karrika (43°10′45″N 1°20′25″W)
- Irube (43°11′16″N 1°20′58″W)
Garraioa
Euskal Hirigune Elkargoaren esku dagoko Car Express hiriarteko autobus sareak zerbitzatzen du herria. Guztira, bi lineek eskaintzen du zerbitzua.[2]
10. linea (Txik Txak) | |
BAIGORRI | Pilotalekua 16 • Joan Pujo kolejioa |
---|---|
Irulegi | Sarrera |
Azkarate | Garataine |
Uharte Garazi | Herria |
DONIBANE GARAZI | Donibane Garaziko geltokia 54 • Galanaene |
Donazaharre | Plaza |
Lakarra | Herriko Etxea |
Ainhize-Monjolose | Purgua |
Larzabale-Arroze-Zibitze | Purgua |
Izura-Azme | Jeantinea |
Arhantsusi | Harambeltz |
Uhartehiri | Herriko Etxea |
Behaskane-Laphizketa | Oiantoa |
DONAPALEU | Ospitalea 11 55 BUS 809 • Eliza 11 55 BUS 809 |
Oharrak
- ↑ /donos̺te.i/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q107207639