Edith Clarke
Edith Clarke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baltimore, 1884ko otsailaren 10a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Massachusetts |
Heriotza | Baltimore, 1959ko urriaren 29a (75 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Massachusettseko Teknologia Institutua 1919) Zientzietako Masterra Vassar College (en) (1904 - 1908) Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen (1911 - 1912) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniari elektrikoa, ingeniaria, fisikaria, asmatzailea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | American College for Girls (en) (1908 - 1911) General Electric (1919 - 1945) Texasko Unibertsitatea Austinen (1947 - 1956) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | American Institute of Electrical Engineers (en) Society of Women Engineers (en) |
Edith Clarke (1883ko otsailaren 10a – 1959ko urriaren 29a) lehenengo emakume ingeniari elektrikoa izan zen. Sare elektrikoaren analisian espezializatu zen eta bere ikerkuntzaren aplikazioa gaur egungo haize-sorgailuen kontrolean erabiltzen da, besteak beste.
Bizitza
Edith Clarke 1883ko otsailaren 10ean jaio zen Howard konderrian (Maryland). John Ridgely Clarkeren eta Susan Dorsey Owingsen bederatzi umeetako bat izan zen. 12 urte zituenerako umezurtz geratu zen, eta bere ahizpa zaharrenak hazi zuen. 18 urterekin bere gurasoen jaraunspena kobratu eta dirua Vassar College ikastetxean matematika eta astronomia ikasteko erabili zuen; 1908an graduatu zen, kalifikazio onenekin.
Graduatu ondoren, Matematika eta Fisikako irakasle izan zen San Frantziskoko eskola pribatu batean eta Marshall College ikastetxean. Hala ere, bere ametsa ingeniari izatea zenez, 1911n Ingeniaritza Zibila ikasten hasi zen Wisconsingo Unibertsitatean. Udako praktikak AT&T konpainian egin zituen, informatika-programazioko teknikari lanetan, eta han geratu zen arduraldi osoko lanpostu batean. George A. Campbell-ekin lanean aritu zen garraio sareetako linea luzeen kalkuluak egiten , eta gauez Columbia Universityn ingeniaritza elektrikoa ikasten.[1]
1918an Massachusetts Institute of Technology-n ingeniaritza elektrikoko ikasketak hasi zituen eta 1919an erakunde honetako lehen emakume ingeniari elektrikoa bilakatu zen. Bere tesia A.E. Kennellyk zuzendu zuen "Behavior of a lumpy artificial transmission line as the frequency is indefinitely increased." izenburua izan zuena.
Lanbidea
Baina garai haietan ez zen samurra ingeniari bezala lan egitea eta, berriz ere, informatika-programazioko teknikarien buru bezala lan egin zuen General Electric-en, Turbinen Ingeniaritza Sailean. Bertan lanean ari zelarik Clarke kalkulagailua[2] patentatu zuen: Garraio linea elektrikoetako ekuazioak ebazteko gailu grafiko sinple bat. Gailu honek lineatako ekuazio hiperbolikoak askatzen zituen aurreko metodoek baino hamar aldiz azkarrago.
1921ean, oraindik ere ingeniari lanpostua lortu ezinik, GE utzi eta Turkiako Constantinople Women's College-ra joan zen fisika irakastera.
Azkenean, 1922an GE-ko ingeniari elektriko postua eta soldata lortu zituen Zentraletako Ingeniaritza sailean eta bertan lan egin zuen sorkuntza elektrikoa eta garraio lineen arloan 1945 arte.
1947-1956 artean Ingenieritza Elektrikoaren arloko irakasle izan zen University of Texas at Austin-en.
Ikerkuntza
Matematikako ezagutzen aplikazioa izan zen bere arloan fama eman ziona. 1926ko otsailaren 8an, American Institute of Electrical Engineers-en (AIEE) urteko topaketen ondorengo Transaction-en artikulua idatzi zuen lehen emakumea izan zen. Artikulu honetan funtzio hiperbolikoen erabilera azaldu zuen linea elektrikoek garraiatu dezaketen potentzia maximoa kalkulatzeko, desegonkortu gabe.
1932 eta 1941ean AIEEko sariak irabazi zituen beste bi artikulurekin. Three-Phase Multiple-Conductor Circuits (1932)[3] eta Stability Limitations of Long Distance A-C Power Transmission Systems (1941)[4], Seldon B.-rekin batera.
1943an potentzia ingeniaritzan erreferentziazko bihurtu zen testuliburua idatzi zuen: Circuit Analysis of A. C. Power Systems[5]. Liburu honen edukia GE-ko langileei ematen zizkien ikastaroetan oinarritzen zen. Liubru honetan osagai simetrikoen metodoa erabiltzen da energia elektrikoaren sorkuntza eta garraioarekin erlazionaturiko arazoak ebazteko. Liburuak hedakuntza handia izan zuen mundu osoko Ingeniaritza Eskoletan eta erreferentziazko liburua bilakatu zen enpresa elektrikotako ingeniarien artean. 1950ean bigarren edizioa argitaratu zen aplikazio gehiago azalduz.
Clarkeren Transformatua
Clarkeren transformatuak erreferentzi sistemen aldaketetan oinarritzen diren eragiketa matematikoak dira. Transformatu hauek, besteak beste garraio sareetan, makina elektrikoen ereduztapen eta kontrolean eta potentziazko elektronikako kontrol arloan erabiltzen dira.
Sariak
- 1908an Tau Beta Pi ohorea jaso zuen.
- 1954ean Society of Women Engineer's Achievement Award saria jaso zuen in 1954.
- 1998an Women of Achievement in Maryland History bilduman sartzeko hautatu zuten.
- Clarke American National Biography eta Notable American Women of the Modern Period bildumatan aipatzen da.
- 2015ean, hil ondoren,National Inventors Hall of Fame kide izendatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Espina Alvarado, José. «Edith Clarke, la primera gran maestra de Ingeniería Eléctrica» Linkedin (Noiz kontsultatua: 2017/04/06).
- ↑ [www.google.com/patents/US1552113 Calculator. ] (Noiz kontsultatua: 2017-04-07).
- ↑ Clarke, Edith. (1932). «Three-Phase Multiple-Conductor Circuits» Transactions of the American Institute of Electrical Engineers 51 (3).
- ↑ Clarke, Edith. (1941). «Stability Limitations of Long Distance A-C Power Transmission Systems» Electrical Engineering 60 (12).
- ↑ Calrke, Edith. (1943). Circuit Analysis of A. C. Power Systems. J. Wiley & sons, Incorporated.
Bibliografia
- E. Clarke,Steady-state stability in transmission systems calculation by means of equivalent circuits or circle diagrams,
Journal Α. I. Ε. E, April 1926, 365-373.
- E. Clarke, Three-Phase Multiple-Conductor Circuits , Transactions of the American Institute of Electrical Engineers ( Volume: 51, Issue: 3, Sept. 1932)
- E. Clarke, S.B. Crary "Stability Limitations of Long Distance A-C Power Transmission Systems",Electrical Engineering ( Volume: 60, Issue: 12, Dec. 1941)
- E. Clarke, Circuit Analysis of A. C. Power Systems J. Wiley & sons, Incorporated, (1943)
- i
- e
- a
- Berenice Abbott
- Concepción Aleixandre
- Randi Altschul
- Betsy Ancker-Johnson
- Beth Anderson
- Mary Anderson
- Anne Löwenstein-Wertheim-Freudenbergekoa
- Virginia Apgar
- Olatz Arbelaitz
- Ruth Arnon
- Olatz Arregi
- Margaret Atwood
- Barbara Askins
- Hertha Ayrton
- Tabitha Babbitt
- Betty Lou Bailey
- Ellene Alice Bailey
- Alice Pike Barney
- Janet Emerson Bashen
- Patricia Bath
- Ruth R. Benerito
- Miriam Benjamin
- Melitta Bentz
- Theresa Berkley
- Barbara Beskind
- Hazel Bishop
- Sara Blakely
- Helen Blanchard
- Joani Blank
- Katharine Burr Blodgett
- Bessie Blount Griffin
- Marie Boivin
- Vanna Bonta
- Sarah Boone
- Louise Brigham
- Yvonne Brill
- Marie Van Brittan Brown
- Rachel Fuller Brown
- Maria Christina Bruhn
- Mary Brush
- Mary Taylor Brush
- Maya Burhanpurkar
- Ve Elizabeth Cadie
- Herminie Cadolle
- Roxey Ann Caplin
- Leona Chalmers
- Kathy Chan
- Melanie Chartoff
- Joyce Chen
- Clara Millicent Taylor
- Inga Stephens Pratt Clark
- Edith Clarke
- Adelaide Claxton
- Eleanor Coade
- Josephine Cochrane
- Lynn Conway
- Martha Coston
- Caresse Crosby
- Rose Cumming
- Emily Cummins
- Jamie Lee Curtis
- Constance Demby
- Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez
- Sally Dominguez
- Marion Donovan
- Emily C. Duncan
- Ellen Eglin
- Gertrude B. Elion
- Amalia Eriksson
- Judith Esser-Mittag
- Fiona Fairhurst
- Myra Juliet Farrell
- Edith M. Flanigen
- Eunice Newton Foote
- Helen Murray Free
- Ida Freund
- Pratibha Gai
- Rakel Gamito
- Melissa George
- Simone Giertz
- Barbara Gilmour
- Olga D. González-Sanabria
- Sarah E. Goode
- Bette Nesmith Graham
- Temple Grandin
- Lori Greiner
- Sarah Guppy
- Mandy Haberman
- Mary Hallock-Greenewalt
- Hanna Hammarström
- Ruth Handler
- Elise Harmon
- Martha Matilda Harper
- Diane Hart
- Elizabeth Lee Hazen
- Marti Hearst
- Ada Henry Van Pelt
- Beulah Louise Henry
- Hermodike II.a
- Inma Hernaez
- Ingeborg Hochmair
- Elizabeth Holmes
- Erna Schneider Hoover
- Grace Hopper
- Valerie Hunter Gordon
- Ida Henrietta Hyde
- Hipatia
- Arantza Illarramendi
- Shirley Ann Jackson
- Mary Lou Jepsen
- Kristina M. Johnson
- Amanda Jones
- Eldorado Jones
- Marjorie Joyner
- Anna Keichline
- Mary Beatrice Davidson Kenner
- Phyllis Margaret Tookey Kerridge
- Mary Dixon Kies
- Marie Killick
- Elizabeth Kingsley
- Anne Klein
- Margaret E. Knight
- June Kroenke
- Deepika Kurup
- Stephanie Kwolek
- Hedy Lamarr
- Elena Lazkano
- Esther Lederberg
- Cricket Lee
- Tara Lemmey
- Sonja de Lennart
- Elizabeth Ann Louisa Mackay
- Elizabeth Magie
- Misha Mahowald
- Ann Makosinski
- Annie Malone
- Joy Mangano
- Montserrat Maritxalar
- Elizabeth Holloway Marston
- Marie Marvingt
- Mary the Jewess
- Marziye Zareii
- Sybilla Righton Masters
- Melanie Mayron
- Frances McConnell-Mills
- Florence Melton
- Carolyn R. Mobley
- Elena Montenegrokoa
- Mary Sherman Morgan
- Madame C. J. Walker
- Virginia A. Myers
- Lyda D. Newman
- Maite Oronoz
- Emma Parmee
- Anna Pavlova
- Bonnie Pemberton
- Olatz Perez de Viñaspre
- Radia Perlman
- Lindsay Phillips
- Sylvia Ratnasamy
- Lucy Rogers
- Ernestine Rose
- Lorraine Rothman
- Ángela Ruiz Robles
- Txelo Ruiz Vazquez
- Omowunmi Sadik
- Veena Sahajwalla
- Patsy O'Connell Sherman
- Beatrice Shilling
- Amy B. Smith
- Karen Spärck Jones
- Stéphanie Belgikakoa
- Lina Stern
- Harriet Williams Russell Strong
- Janese Swanson
- Esther Takeuchi
- Bridget Elizabeth Talbot
- Mária Telkes
- Valerie Thomas
- Ann Tsukamoto
- Madeline Turner
- Anne Tyng
- Jeanne Villepreux-Power
- Ruth Graves Wakefield
- Mary Walton
- Sandra Welner
- Eliza Wilbur
- Nancy Farley Wood
- Rosalyn Sussman Yalow
- Dan D. Yang
- Rachel Zimmerman
- Datuak: Q21826