El sexto sentido (Sobrevila)
El sexto sentido (Sobrevila) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1929 |
Izenburua | El sexto sentido |
Jatorrizko hizkuntza | baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, Zinema esperimentala eta film mutua |
Iraupena | 70 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Espainia eta Madril |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Gidoigilea(k) | Nemesio Manuel Sobrevila |
Antzezlea(k) | |
Ricardo Baroja Eusebio Fernández Ardavín (en) [[Kategoria:Eusebio Fernández Ardavín (en) antzeztutako filmak]] | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Nemesio Manuel Sobrevila |
El sexto sentido (euskaraz Seigarren zentzumena) 1929ko Nemesio Manuel Sobrevila bilbotar zinema zuzendariaren zinema mutuko drama film bat da. Filma Madrilen egin zen, 1929ko apirilean eta maiatzean. Film abangoardista eta surrealista da, kostunbrismoaren eta foilletoien zenbait elementuez nahasturik.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Filmak bi bikoteen historia narratzen du. Gizonezkoak bat baikorra eta bestea ezkorra dira. Lehenengoaren bikoteak bizitzaz disfrutatzen du, besteak, bitartean, beti daude aspertuta. Ezkorraren neska-lagunak bere aitari zezenketak ikusteko sarrera bat erosi dio. Bikotekideak susmo txarrak ditu: nondik atera du dirua? Egoera argitzeko Kamus doktorearengana joango dira. Kamus artista mozkortia eta filosofoa da. Haren ustez zinema seigarren zentzumena da.
Aktoreak
Gehienak Soldevilaren lagunak ziren. Guztien artean Eusebio Fernández Ardavínek 1949an Bilbon egin zen beste film batean hartu zuen parte, Neutralidad. Hauek izan ziren aktoreak:
- María Anaya: Atezaina
- Ricardo Baroja: Kamus
- Faustino Bretaño: Carmenen aita
- Enrique Durán: Carlos, baikorra
- Antonia Fernández Ardavín: Carmen
- Eusebio Fernández Ardavín: Leon, ezkorra
- Gertrudis Pajares : Luisa
- Felipe Pérez
- Francisco Marti: aberats burusoila
Filmaren ibilbidea
Filma estreinatu zenean ez zuen arrakasta handirik izan. Donostiako Zinemaldiaren bigarren edizioan, aldiz, filma berreskuratua eta proiektatua izan zen. Une horretatik ezagutzera eman zen eta film gurtua bihurtu zen.
Bibliografia
- Alberto López Echevarrieta: "El sexto sentido, el experimento de un bilbaíno". Bilbao aldizkaria, 2016ko urrian, 34.or.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Film osoa RTVEren filmotekan.
- Datuak: Q16560839