Epupa ur-jauziak
Epupa ur-jauziak | |
---|---|
Mota | ur-jauzi |
Geografia | |
Koordenatuak | 17°00′S 13°15′E / 17°S 13.25°E / -17; 13.25 |
Honen parte da | Cunene River (en) |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Cunene basin (en) |
Epupa ur-jauziak (portugesez: Quedas do Monte Negro, ingelesez: Epupa Falls) Angola eta Namibia arteko mugan kokaturiko ur-jauziak dira, Kunene ibaiaren ibilbidean[1].
Izenak
Epupa izenak hereroeraz aparra esan nahi du[2]. Angolan Monte Negro ur-jauziak esaten zaio, portugesek arritako izena da[1].
Ur-jauzien ondoan dagoen asentamenduak Epupa izena du eta Namibia aldeko barrutia ere Epupa da.
Deskribapena
500 metrotako zabalera du eta 1,5 kilometrotan zehar hainbat ur-jauzi multzo ditu[1]. Altuenak 37 metrotako erorketa du[3].
Ibaian 135 kilometro gora eginda Ruacana ur-jauziak aurkitzen dira.
Ekologia
Endemikoak diren arrain espezie ugari aurkitzen dira Kunene ibaiaren ezaugarrietara ongi moldatzen direnak[4].
Turismoa
Ovahimba leinu erdi-nomada bizi da eskualdean eta Herero leinuarekin batera ur-jauzien inguruan gero eta gehiago biltzen dira turismoaren gorakadak eraginda.
Iruditegia
- Epupa ur-jauziak.
- Epupa ur-jauziak.
- Kunene ibaia
Erreferentziak
- ↑ a b c (Portugesez) «Quedas do Monte Negro» medicareclub.ao (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
- ↑ Standard encyclopaedia of Southern Africa / 4 Dev - For. Cape Town : Nasou 1971 ISBN 978-0-625-00320-4. (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Epupa Falls» Paco y Esther 2013-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-26).
- ↑ C.Michael Hogan. (2012). Kunene River. eds. P.Saundry & C.Cleveland. Encyclopedia of Earth. National Council for Science and the Environment. Washington DC.
Kanpo estekak
- Datuak: Q187918
- Multimedia: Epupa Falls / Q187918