Esguevako erromanikoa izenakerin Esgueva ibaiaren haranean, Burgosen, aurkitzen diren estilo horren eraikin multzo bat izendatzen da. Guztiak Esguevako Eskolaren denominaziopean biltzen dira.
Esgueva haranaren Eskola
Erromanikoaren joera hau nekazal munduarekin lotuta dago. Eraikinak erromaniko berantiarrean kokatzen dira. Estilo honen ezaugarri nagusia ateak egiteko moduan ikus daiteke. Zistertar ordena monastikoaren eraginez, atea handiak eta turuta formakoak dira. Zutabetxoen gaineko arkibolta ugari erakusten dituzte, normalean apaingarri geometrikoekin. Kapitelak ere ohikoak dira, landare-elementuekin.