Eurogunea
Eurogunea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | currency union (en) | |
Osatuta | Alemania 1999ko urtarrilaren 1a - Austria 1999ko urtarrilaren 1a - Belgika 1999ko urtarrilaren 1a - Espainia 1999ko urtarrilaren 1a - Finlandia 1999ko urtarrilaren 1a - Frantzia 1999ko urtarrilaren 1a - Herbehereak 1999ko urtarrilaren 1a - Irlandako Errepublika 1999ko urtarrilaren 1a - Italia 1999ko urtarrilaren 1a - Luxenburgo 1999ko urtarrilaren 1a - Portugal 1999ko urtarrilaren 1a - Grezia 2001eko urtarrilaren 1a - Eslovenia 2007ko urtarrilaren 1a - Malta 2008ko urtarrilaren 1a - Zipre 2008ko urtarrilaren 1a - Eslovakia 2009ko urtarrilaren 1a - Estonia 2011ko urtarrilaren 1a - Letonia 2014ko urtarrilaren 1a - Lituania 2015eko urtarrilaren 1a - Kroazia 2023ko urtarrilaren 1a - | |
Historia | ||
Sorrera | 1999ko urtarrilaren 1a | |
webgune ofiziala |
Eurogunea[1] euroa (€) erabiltzeko onartu duten Europar Batasuneko herrialde kideen gunea da. Honela monetaren inguruko batasuna eratu dute eta Eurosistema egin dute moneta-agintari gune honetan.
Euroa darabilten estatuak
Kide ofizialak
Europako Banku Zentrala da 15 herrialde hauen politika monetarioaren arduradun.
Europar Batasunarekin akordioak dituzten estatu eta lurraldeak
Monako, San Marino eta Vatikano Hiriak ere euroa erabiltzen dute, EBeko kide ez diren arren (aurrez euroagatik ordezkatuak izan diren monetak erabiltzen zituzten). Hiru Estatu hauek euren ikur propioak itsasten dizkiete atzealdean eurek jaulkitako txanponei. EBeko hainbat herrialderekin adostu dute Euroaren erabilera, Italiarekin San Marino eta Vatikanoaren kasuan eta Frantziarekin Monakoren kasuan.
Mayotte eta Saint-Pierre eta Mikelune lurralde Frantziarrek ere euroa erabiltzen dute EBrekin duten hitzarmena tarteko, nahiz eta euren txanpon propioak jaulkitzeko eskubiderik izan ez.
EBrekin hitzarmenik ez duten estatu eta lurraldeak
Andorrak ez du moneta ofizialik beraz, ez du dirurik jaulkitzen. Euroaren aurretik pezeta espainiarra eta libera frantziarra erabiltzen zituzten unitate legal gisa. Espainia zein Frantziarekin sekula akordiorik izan ez zutenez, Andorra EBrekin negoziaketetan da Euroa printzerriko moneta ofizial izan dadin.
Era berean, Kosovo eta Montenegrok ere, aurrez marko alemaniarra erabiltzen zuten, euroa hartu dute moneta gisa EBrekin inolako hitzarmen formalik izan gabe.
Akrotiri eta Dhekeliako Base Burujabeek, itsasoz haraindiko lurralde britainiarrek (Zipreko uhartean kokatuak), moneta ofizialtzat libera zipretarra zuten Zipre Eurogunean sartu aurretik (2008ko urriaren 1a). Egun horretan euroa diru gisa onartzen lehen lurralde britainiar bilakatu ziren.
2002ko abenduaren 1etik, Ipar Koreak dolar estatu batuarra Euroagatik aldatu du nazioartean trukaketak egiteko, bere moneta ofizialak, won korearrak, ez baitu nazioartean baliorik eta ez baita trukagarria nazioarteko erosketetan erabiltzeko. Atzerritarren artean ere badu halako osperik ere, eta erabilia da oso.
2003ko Irakeko inbasioaren aurretik, Saddam Hussein presidenteak petrolioa saltzeko euroa erabiliko zuela esan zuen AEBetako dolarraren ordez, erosleen gehiengoa EBtik, Txinatik eta Indiatik izaten baitzuen.
Beste estatu batzuk
Eurogunean ez dauden EBko Estatuak
Euroa erabiltzen ez duten EBko beste 7 estatuak hauek dira Bulgaria, Danimarka, Suedia, Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania.
Azken bateratuak
2007ko maiatzaren 16an Europako komisioak begi onez ikusi zuen Zipre eta Maltak 2008ko urtarrilaren 1etik moneta hartzea. Gomendio hau EBko Ekonomia eta Finantzetako Ministroen azken onespenaren baitan zegoen, zeina 2007ko uztailaren10ean gertatu zen. Beraz, Eurogunea 19 kidez osatua dago 2015az geroztik.
Eurogunetik kanpo euroarekin lotura duten estatuak
Bosnia-Herzegovinako marko aldagarria marko alemaniarrari loturik zegoen eta arrazoi hau tarteko euroarekiko aldatze tasa finkoa du.
CFA frankoak -aurrez libera frantziarrari lotua- 655,957 frankoko paritatea du euroarekiko, aurretik liberarekin zuen tasa bera.
Etorkizuneko hartzeak
Hauek dira proposatutako datak. Dena den, ez dira data ofizialak.
- Bulgaria: Data zehatzik ez.
- Danimarka: Erreferendum bat ospatuko du euroaren adopzioa eztabaidatzeko.
- Errumania: 2019an espero da.
- Hungaria: Data zehatzik ez.
- Polonia: Data zehatzik ez.
- Suedia: Data zehatzik ez.
- Txekiar Errepublika: Data zehatzik ez.
Erreferentziak
- ↑ Euskalterm: [Europako Tratatuak Hiztegia] [2014]
- ↑ Ipar Zipreko Turkiar Errepublikak bere burua subirautzat aldarrikatu zuen, baina ez du Europar Batasunak onartzen. Turkiar lira erabiltzen da.
- ↑ a b c Frantziar Pazifikoko lurraldeetan CFP libera erabiltzen da.
- ↑ Suitzar libera erabiltzen da. Euroa ere oso zabalduta dago eta onartzen da.
- ↑ Jon Fernandez, «Hogeigarrenik ez luzaroan», Berria, 2015-01-02
- ↑ Aruban Arubako florina erabiltzen da.
- ↑ a b 2012tik Karibeko florina.
- ↑ Karibeko Herbehereetan Estatubatuar dolarra erabiltzen da.
Ikus, gainera
- Europar Batasuneko ekonomia
- Europako Banku Zentrala
- Egonkortasun eta Hazkunde ituna
Kanpo estekak
- Europako Banku Zentralaren webgune ofiziala
- Datuak: Q8268
- Multimedia: Eurozone / Q8268