Euskadiko Ezkerraren Gazteak
Euskadiko Ezkerraren Gazteak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea eta gizarte mugimendua |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | sozialdemokrazia |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1903 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Euskadiko Ezkerraren Gazteak (EGAZ) Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE-EE, Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra) gazte antolakundea da. Bere jatorrizko izena, gaztelaniaz, Juventudes Socialistas de Euskadi (JSE, Euskadiko Gaztedi Sozialistak) da, eta sigla ofizialak JSE-EGAZ, JSE bere horretan Espainiako gaztedi sozialistena ere baita, Juventudes Socialistas de España[1]. Halaber, Ramon Rubial izena gehitu ohi dio antolakundeak bere siglei (JSE-EGAZ Ramon Rubial), Euskal Kontseilu Nagusiaren lehen presidentearen omenez.
Izenaren afera
Nahiz eta antolakundearen erdal izena eta euskarazkoa literalki bat ez etorri, zentzua PSE eta EE alderdien fusioan bilatu behar da; 1993ko martxoan, jatorriz abertzale independentista zen EE, sozialistekin bat egitea onartu zuen[2], Kataluniako sozialisten atzeko batura Euskal Autonomia Erkidegora (EAE) eramateko zioaz. Horren ondorioz, PSEren eta EEren gaztediek ere erakunde bakarra antolatuko zuten, oraingo izen eta siglei bidea eginez. Alta, JSE-EGAZek bere sorkuntza 1903an kokatzen du, Tomas Meabek Erandion sortutako lehen gazte antolakunde sozialistaren bidetik[3], EE 1977ra arte sortu ez bazen ere.
1985etik hona 10 presidente izan ditu JSE-EGAZek, horietako bat Patxi Lopez EAEko lehen lehendakari sozialista izanik, PSE eta EEren arteko fusioa gertatu aurretik postu hura betetzen ibili zena (1985-1987).
Erreferentziak
- Datuak: Q9016879
Euskal Herriko gazte erakunde politikoak | ||
---|---|---|
Aitzina! • Ernai • Euzko Gaztedi • Gazte Abertzaleak • Gazteok Bai • Gazte Komunistak • Iratzarri • Jeunes Populaires Jóvenes Demócratas de Navarra • JSE-Egaz • Juventudes Navarras • Mouvement des Jeunes Communistes Mouvement des Jeunes Socialistes • Nafarroako Gazte Sozialistak • Nuevas Generaciones del País Vasco |