Fernando Mendizabal

Fernando Mendizabal
Bizitza
JaiotzaZaldibia, 1934ko abenduaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2011ko martxoaren 23a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

Inguma: fernando-mendizabal-mujika-1934-2011

Fernando Mendizabal Mujika (Zaldibia, Gipuzkoa, 1934ko abenduaren 15a – Donostia, Gipuzkoa, 2011ko martxoaren 23a[1][2]) itzultzailea eta euskaltzain urgazlea izan zen. Fraide frantziskotarra ere izana zen; 1980 inguruan utzi zion fraide izateari.

Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika eta Imanol Urbietarekin batera Jakin aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Joxe Azurmendi, Zurutuza, Joan Mari Torrealdai, eta horiek atera zuten aurrera aldizkaria.[3] Bere lanik aipagarrienak aipatutako Jakin aldizkarian nahiz Goiz-argi eta Euskera aldizkarietan argitaratu zituen. Bere itzulpen nagusiak hauek ditu: Maria (1957, Pérez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero), Lau Ebanjelioak (Arantzazuko beste hainbat fraideekin batera, 1962) eta Prolegomenoak (Inmanuel Kant, 1995), Hezkuntza eta Soziologia (Emile Durkheim, 1993).

Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean euskaltzain urgazle izendatu zuen. Erakundearen barnean, 1981ean Aditza batzordean lan egin zuen.

1974an Gramatika txikia euskeraz liburua argitaratu zuen.

Urte askotan UZEI elkartean lan egin du, eta elkarlanean liburu ugari argitaratu ditu. Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu zuen. Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 28 lan azaltzen dira.[4]

Hizkuntza juridikorik kasik ez zenean, lege-hizkera lantzeko eta garatzeko EHUko Zuzenbide Fakultatean Euskara Juridikoaren Ikastaroa (EJI deitua) eskaini zuen urte askotan; gero zuzenbide ikasketetan euskara juridikoa modu ofizialean ikasteko aukera ireki zuen ikastaro hark. Egungo euskal legelari askoren maixua izan zen eta, terminologia juridikoan, berak irekitako ildoak bide seguru bihurtu dira indarrean den euskal legedian.

Argitalpenak

Euskarazko hiztegiak

Partu hartu zuen UZEIren hiztegi hauen argitalpenean:[5]

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20110430162100/http://www.eitb.eus/kultura/literatura/osoa/624541/fernando-mendizabal-euskaltzain-urgazlea-hil-da/ Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da. Eitb.com
  2. http://www.berria.info/albisteak/48970/fernando_mendizabal_euskaltzain_urgazlea_zendu_da.htm[Betiko hautsitako esteka] Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea zendu da. Berria egunkaria
  3. http://www.europapress.es/euskera/noticia-fernando-mendizabal-euskaltzain-urgazlea-hil-da-76-urte-zituela-20110323181259.html Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea hil da. Europapress.es
  4. Fernando Mendizabalen produkzioa Inguma datu-basearen arabera (28 produktu)
  5. «Antton Elosegi Aldasoro :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-04).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) «Fernando Mendizabal», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257850
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 94831
  • Lur: 04145/eu_m_1900/m1900
  • Wd Datuak: Q12257850