Filomena

Filomena

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKorfu, 291ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma, 304ko abuztuaren 10a (13 urte)
Heriotza modua: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Santutegia
Abuztuaren 11 eta August 10 (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Santa Filomenaren estatua, Urtijëi, Italia

Filomena (Korfu(?), 291ko urtarrilaren 10a(?) - Erroma(?), 304ko abuztuaren 10a(?)), geroago Santa Filomena, IV. mendeko martiri katolikoa izan omen zen. Jaioberrien, umeen eta gazteen patroia da[1].

Izenaren jatorria

Filomena izena antzinako grezieratik dator, Φιλουμένη, "kantatzea gustatzen zaiona". Hau, era berean, urretxindor arruntari ematen zitzaion izena zen.

Biografia

1802an, hizki-zatiak zituzten hezur batzuk aurkitu ziren Santa Priszilako katakonbetan. Filumena deituriko martiri baten izena ageri zen. 1805ean, erlikia haiek Mugnanora eraman zirenean, mundu guztira zabaldu zen martiriaren ospea, eta bere bizitza idatzi ere egin zen. 1904an, ordea, H. Marruchik erakutsi zuen inskripzioak faltsuak zirela.

Antzina, abuztuaren 11n ospatzen zen Santa Filomenaren Eguna, baina 1961ean kendu zen santutegitik.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. (Ingelesez) Online, Catholic. «St. Philomena - Saints & Angels» Catholic Online (Noiz kontsultatua: 2021-01-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q466428
  • Commonscat Multimedia: Saint Philomena / Q466428

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 59886760
  • GND: 119102234
  • LCCN: n84043975
  • NKC: jn20040112008
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02174/eu_f_0630/f0630
  • Wd Datuak: Q466428
  • Commonscat Multimedia: Saint Philomena / Q466428