Forbidden Colours

Forbidden Colours diskoetxeak 2014an kaleratu zuen bere lehen diskoa. Aitor Etxebarriak, Javier Fernandez "Willy" eta Iñigo Calzadarekin batera martxan jarri zuten proiektua. Irene Prieto eta Txufo Willson batu zitzaizkion gerora laguntzera, eta horrela eman dituzte urterik gehienak. Zigilua ez zuen ildo artistiko zehatz jarraitu, beti arriskuaren bila ibili baitzen: «Gure premisetako bat beti izan da katalogatzeko zaila den eta daukan arriskuagatik beste zigiluetan egon ezin diren taldeei aterpea ematea. Horiei eman diegu aterpea». Horrela zioen Aitor Etxebarriak: «Gu ez gara zigilu bat: gu arte galeria bat gara. Gauzak ateratzen ditugu, gustatzen zaizkigun gauzak dira, dirua irabazteko barik, geuk ikasteko».[1]

Zigiluak 2024an amaitu zuen bere ibilbidea. Azken agurra emateko irailaren 13 an, Bilboko Kafe Antzokian ospakizuna antolatu zuten.

Zigiluan argitaratu duten artistak

Katalogo osoak 40 lan inguru biltzen ditu, gehienak Euskal Herrikoak baina baita beste herrialdetakoak ere. Hauek dira artista batzuk:[2]

  • Eñaut Zubizarreta
  • Sara Muñiz
  • Mice
  • Ke Lepo
  • Ekhi Lambert
  • Galder
  • Moxal
  • Xabier Zeberio
  • Dual Split
  • Joseba B. Lenoir
  • Marco Paul
  • Yamila
  • Ander Unzaga
  • Rüdiger
  • Tetura
  • Amaia Ibar

Erreferentziak

  1. https://www.berria.eus/kultura/hamar-urteko-ibilbidearen-ostean-forbidden-colours-diskoetxeak-etenaldia-egingo-du_2126755_102.html
  2. https://www.facebook.com/forbiddencolours.net/

Kanpo estekak

  • Zigiluaren webgune ofiziala.
  • Iñigo Astiz: «Hamar urteko ibilbidearen ostean, Forbidden Colours diskoetxeak etenaldia egingo du», Berria, 2024/06/19.
  • Diskoetxearen Facebook kontua.