François Dardan
François Dardan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Izturitze, 1733ko ekainaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | Paris, 1792ko irailaren 2a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
François Dardan (Izturitze, Nafarroa Beherea, 1733ko ekainaren 3a - Paris, Frantzia, 1792ko irailaren 2a) apaiz katolikoa izan zen, eta dohatsu eta martiri izendatu du Erromatar Eliza Katolikoak. Apaiz egin zen 1762. urtean. Larresoroko apaiztegiko irakasle eta zuzendaria izan zen. Kristau fedearen beste aitorle zenbaitekin hil zen Parisko Karmeldarren espetxean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q12258008