Fuad I.a Egiptokoa
Fuad I.a Egiptokoa | |||
---|---|---|---|
Irudi gehiago | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kairo, 1868ko martxoaren 26a | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa (1868 - 1914) Egiptoko sultanerria (1914 - 1922) Egiptoko Erresuma (1922 - 1936) | ||
Heriotza | Kairo, 1936ko apirilaren 28a (68 urte) | ||
Hobiratze lekua | Al-Rifa'i Mosque (en) | ||
Familia | |||
Aita | Ismail Paxa | ||
Ama | Feriyal Kadinefendi | ||
Ezkontidea(k) | Shivakiar Khanum Effendi (en) Nazli Sabri (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Muhammad Ali dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta erregea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Académie des Inscriptions et Belles-Lettres | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa islama | ||
Fuad I.a (arabieraz: فؤاد الأول Fu’ād al-Awwal, turkieraz: I. Fuad or Ahmed Fuad Paşa;; Kairo, 1868ko martxoaren 26a – ib., 1936ko apirilaren 28a) Egiptoko erregea izan zen 1922-1936 bitarteko urteetan.
Bizitza
Ismail Pacharen semea zen, eta Husayn Kamal (1917) bere anaiaren ondorengoa izan zen erregetzan. Suitzan eta Italian egin zituen ikasketak, eta Egiptoko unibertsitatea sortu zuen mendebaleko ereduetan oinarrituta (1908). 1922an erregetza hartzean, ingelesen interesei kalterik egin gabe agintzen saiatu zen, baina Wafd alderdi nazionalistari aurka egin zion (1928tik aurrera batez ere). Faruq bere semea izan zuen ondorengoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/07/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q311839
- Multimedia: Fuad I of Egypt / Q311839