Gabriel Caruana
Gabriel Caruana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Balzan, 1929ko apirilaren 7a |
Herrialdea | Malta |
Heriotza | 2018ko uztailaren 16a (89 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista eta zeramikaria |
gabrielcaruana.com |
Gabriel Caruana (Balzan, Malta, 1929ko apirilaren 7a – 2018ko uztailaren 16a) zeramikan berezitutako maltar artista ezagunetakoa izan zen.[1] Hainbat arte eskoletan ikasi zuen, besteak beste, Maltako Arte Eskolan (1953–59), Perugiako Pietro Vannucci Akademian (1965), Detroiteko Arte eta Eskulan Eskolan (1966) eta Faenzako Istituto Statale per la Ceramica (1967) erakundean.
Nazioarte mailako erakusketak egin zituen, horien artean nabarmentzekoa da maltar artista talde batekin batera Hunter Collegen egindakoa 1996an, baita ere Vallettako Bankuko erakusketa aretoan egindakoa.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b (Ingelesez) Gabriel Caruana. A Bank of Valleta Exhibition.. Valletako Bankua ISBN 99909-987-8-7..
Kanpo estekak
- Gabriel Caruanaren webgune ofiziala
- Datuak: Q5515562
Artikulu hau Maltako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |