Gastiburu

Gastiburu
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaArratzu
Koordenatuak43°18′24″N 2°36′59″W / 43.30656504°N 2.61650101°W / 43.30656504; -2.61650101
Map
Historia
GaraiaBurdin Aroa
KulturaII. Burdin Aroa [1]
Indusketa
ZuzendariakLuis Valdés
JabetzaBizkaiko Foru Aldundia
Bisitagarriabai

Gastiburu Arratzun dagoen Burdin Aroko aztarnategia da, Marueleza Arrolako herri harresitutik 800 metrotara, mendebaldera. Luis Valdesek ikertu zuen 17 urtez eta santutegi gisa interpretatzen du.[2]

Dena den, izango zuen funtzioa ez da guztiz ezaguna[3]. Egitura konplexu batez osatua dago, lau harmailez integratua, anfiteatro eran. Guneak bilera espazio bat eratzen du, zeinak antzekotasunak gordetzen dituen Mediterraneoko hiri askotan aurkitzen diren ekklesiasteria (Grezia klasikoaren herritarren batzarrak edo ekklesia egiteko lekua) eta comitia-ekin (erromatar munduko herritarren batzarrak egiteko lekua. Ikusi Comitium). Hauen gisara, batzar politikoetara zuzendua egon zitekeen, besteak beste. Ikerketa arkeologikoek gune hau epe zabal batean kokatzen dute, K.a. VI. mendetik k. o. I. mendera, momentu desberdinetako elementuak batuz, zaharrenetarikoak nekropoli batena seguruenik.

Gastiburuko aztarnategiko panoramika
Gastiburu airetik ikusia

Erreferentziak

  1. Gastiburu : el santuario vasco de la Edad del Hierro y el territorio cariete del oppidum de Marueleza. in: Bibliotheca archaeologica hispana. Real Academia de la Historia, 302 or. ISBN 8496849481. OCLC .663906394.
  2. Valdés, Luis. (2005). «El Santuario Protohistórico de Gastiburu (siglos IV al I a.C.) y el calendario estacional (Arratzu, Bizkaia)» Munibe (Antropologia-Arkeologia). Homenaje a Jesús Altuna (Donostia) 57 ISSN 1132-2217 ISSN 1132-2217. (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  3. «75. Gastiburuko santutegi prehistorikoa-arrolako herrixka harresitua (Arratzu)» www.euskadi.eus 2020-06-15 (Noiz kontsultatua: 2024-08-01).

Kanpo estekak

  • Santuario de Gastiburu (Arratzu)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070401
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 44632
  • Wd Datuak: Q61070401