George and Mildred
George and Mildred | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Brian Cooke (en) | |||
Izenburua | George and Mildred | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua | |||
Sasoi kopurua | 5 | |||
Atalak | 38 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Sitcoma | |||
Antzezlea(k) | ||||
Yootha Joyce Brian Murphy Norman Eshley (en) Sheila Fearn Roy Kinnear Avril Elgar (en) Gretchen Franklin Reginald Marsh [[Kategoria:Norman Eshley (en) antzeztutako telesailak]] [[Kategoria:Avril Elgar (en) antzeztutako telesailak]] | ||||
Ekoizpena | ||||
Konpainia ekoizlea | Thames Television (en) Fremantle (en) [[Kategoria:Thames Television (en) ekoitzitako telesailak]] [[Kategoria:Fremantle (en) ekoitzitako telesailak]] | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | ITV | |||
Hasiera-data | 1976ko irailaren 6a | |||
Amaiera-data | 1979ko abenduaren 25a | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Londres | |||
kronologia | ||||
|
George and Mildred (euskaraz George eta Mildred) Erresuma Batuko komedia telesail bat da. Yootha Joyce, Brian Murphy, Norman Eshley, Sheila Fearn eta Nicholas Bond-Owen aktoreek antzeztu zuten.
Man about the house (1973-1976) telesailaren jarraipena bezala sortua izan zen, ondoren telesail honi ere The Ropers (1979-1980) izenburuko telesailak jarraitu zion.
Filmak seme-alabarik gabeko senar-emate bikote adindu baten elkarbizitza eta auzolagunekin dituzten harremanetan komedia moduan sakontzen du.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Euren etxe zaharraren desjabetzea agindua jaso ondoren, George eta Mildred Roper senar-emazteak Londresko Hampton Wick auzora lekualdatu dira, bertan Georgen baldarkeriek bizilagunekin liskarrak ekarriko dizkie, Jeffrey eta Ann Fourmile senar-emazteak eta euren seme Tristram. Mildredek bikotearen bizitzaren norantza aldaketa hau euren maila sozialean gora egiteko aukeratzat joko du, alegia, maila sozial handiagoko jendearekin elkarbizitzekoa. George, aldiz, alfer hutsa izanik ere, bere "langile" maila apalaz guztiz harro dago, honek Jeffrey eta Mildredi frutsrazio asko ekarriko dizkie. Mildred, gainera, Georgek berarekiko erakusten duen maitasun erakuspen eskasaz guztiz etsitua.
Jeffrey Fourmile ustehandi bat da, estatuko funtzionarioa (bere etxe alboko etxebizitza igarotzen diren lehenbizikoei saltzeko zoritxarra izan duena, Roppertarrak), Ann, bere senarrak baina izaera goxoagoa du, biak ere 8 urteko Tristram mutikoaren gurasoak.
Aktoreak
Nagusiak
- Yootha Joyce - Mildred Roper
- Brian Murphy - George Roper
- Norman Eshley - Jeffrey Fourmile
- Sheila Fearn - Ann Fourmile
- Nicholas Bond-Owen - Tristram Fourmile
Noizbehinkakoak
- Avril Elgar - Ethel Pumphrey
- Reginald Marsh - Humphrey Pumphrey
- Gretchen Franklin - Mildredren ama
- Roy Kinnear - Jerry
- Simon Lloyd - Tarquin Fourmile
Kanpo estekak
- George and Mildred telesailaren sarrera ikusgai. Youtube.com
- George and Mildred telesailaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q776608